92. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

QUEILES IBARREKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2017ko aurrekontu orokorraren aldaketa. Behin betiko onespena

2017ko ekitaldiko aurrekontuko 1/2017 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1. ALDAKETA 2017KO AURREKONTUAN

Kreditu berezia

23112 62400.–Ibilgailuak erostea etxeko laguntza zerbitzua emateko: 13.310,00 euro.

Honela finantzatuta:

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 13.310,00 euro.

Cascanten, 2017ko maiatzaren 4an.–Burua, Carlos Mendez Cano.

Iragarkiaren kodea: L1705488