189. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Xehetasun-azterketa 1. banaketa eremuko UE2 unitatearen U2.3.1 eta U2.3.2 lurzatietan.
Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2017ko irailaren 14an egin Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa 1. banaketa eremuko 2. exekuzio unitatearen U2.3.1 eta U2.3.2 lurzatietan, MBLS Inversión Navarra 2011 SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2017ko irailaren 15ean.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1710935