1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko abuztuaren 23an hartua. Honen bidez adierazten da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela, nahitaez desjabetzeko, honako plan hau gauzatzeari dagokionez: Iruñeko “Eslava kaleko 5 zenbakiko eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia”. Proiektua Iruñeko Udalak sustatu du.
Iruñeko Eslava kaleko 5eko eraikinaren jabeen elkarteko buruak eskaturik, Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko otsailaren 12an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen “Lokal batetik 8,57 m² desjabetzeko plan berezia, Iruñeko Eslava kaleko 5eko eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko”, haren helburua izanik igogailu bat instalatzea aipatutako higiezinean. Erabaki hori 2013ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an.
Jendaurreko epea iraganik eta planteatu ziren alegazioak ebatzirik, 2013ko ekainaren 21eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onetsi zen behin betiko Iruñeko “Eslava kaleko 5 zenbakiko eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia”. Erabaki hori 2013ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22an.
2013ko abenduaren 20an osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzeak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda, Iruñeko “Eslava kaleko 5 zenbakiko eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziari” jarraituz (2014ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 31koa).
Iruñeko Udalak 2014ko uztailaren 3ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatu plan bereziak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeak eskatzen dituen argitalpenak egin ziren (2014ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 31koa).
Nafarroan Etxebizitzarako Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluak babesten du Nafarroako udalek desjabetze espediente bat sustatu ahal izatea jabeen elkarteen onurarako, betiere haien helburua baldin bada irisgarritasun unibertsala bermatzeko instalazioak paratzea (kasu honetan igogailu bat) batez ere bizitegitarako erabiltzen diren eraikuntzetan.
Iruñeko Udalak aurkeztutako espedientean dago Eslava kaleko 5eko eraikinaren jabeen elkarteko idazkariak edo administratzaileak sinatutako idazkia, non adierazten baitu jabeek konpromisoa hartu dutela desjabetze prozesuak ukitutako lokalaren titularrei bidezko diren kalte-ordainak ordaintzeko.
Horrenbestez, Iruñeko Udalak eskatuta, dagokion txostena ikusita eta balio justua pagatzeko behar adina kreditu dagoela egiaztatuta, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatuarekin bat eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluaren bidez aitortu zaizkion eskumenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,
ERABAKI DU:
1. Iruñeko “Eslava kaleko 5 zenbakiko eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia” izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea, nahitaez desjabetzeko. Proiektua Iruñeko Udalak sustatu du.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitalpenaren egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal dela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretiko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
3. Erabaki hau Iruñeko Udalari jakinaraztea.
Iruñean, 2017ko abuztuaren 23an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1709983