171. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak abuztuaren 4an emandako 26E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako toki entitateei ondare arkeologiko eta paleontologikoan esku-hartzeak sustatzeko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onetsi dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 360869.

Lehena.–Onuradunak.

Beren lurraldean esku-hartze arkeologikoak sustatzen dituzten Nafarroako toki entitateak.

Bigarrena.–Xedea.

Diru-laguntzak ematea Nafarroako Foru Komunitatean jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egin daitezen sustatzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Laguntza hauen oinarri arautzaileak Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren abuztuaren 4ko 26E/2017 Foru Aginduaren eranskinean eskura daitezke, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honetara bideratu den zenbatekoa 60.000 eurokoa da, guztira.

Iruñean, 2017ko abuztuaren 3an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro, Kulturako, Kiroleko eta Gazteriako kontseilariaren ordez, Nafarroako Gobernuko kideen zenbait ordezpen ezartzen dituen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 5eko 20/2017 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat.

Iragarkiaren kodea: F1710219