171. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Ordenantza fiskala, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2017ko martxoaren 15eko erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala. Jendaurrean egon da hogeita hamar egun balioduneko epean, 2017ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 2an, argitaratu ondoren.

Espedientea jendaurrean egoteko arauzko epea alegaziorik gabe iragan ondoren, Udalak, 2017ko ekainaren 21eko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen, eta, beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da testu osoa argitaratzea, eragin juridikoa izan dezan, Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioek toki entitateen egintzak edo erabakiak indargabetzeko duten eskumena erabiltzeko epeak iragandakoan.

Behin betiko onespenaren aurka, honako errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara, aipatzen diren epeetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123.1 eta 124.1 artikuluak).

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, hilabeteko epean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak); eta/edo

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo jurisdikzional bereko Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. artikulua).

Zizurren, 2017ko ekainaren 27an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Sarrera pertsonala eta besterenezina da; hau da, bi pertsona desberdin ezin dira sarrera berarekin sartu instalazioetan.

2. artikulua. Abonamenduak edo sartzeko baimenak bai Zizurko bai Asteraingo instalazioetan erabiltzen ahalko dira, eta urte osorako izanen dute balioa (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte).

Sartzeko baimenak denboraldirako edo hilabete naturalerako izanen dira.

3. artikulua. Urteko abonamenduen ordainketa lau hilean behin edo urtean behin eginen da.

Gimnasioaren urteko abonamendua kuota bakar batean ordainduko da.

4. artikulua. Udaldia hiru hilabetekoa izanen da, igerilekuak irekita daudela, ekaineko bigarren larunbatetik iraileko bigarren igandera arte, biak barne.

Abonamendua iraileko bigarren igandetik aurrera egiten duten helduek, Zizur Zendean erroldatuek, kirol instalazioen azken lauhilekoari dagokion kuota (40 euro) ordainduko dute.

5. artikulua. Instalazioetako eta gimnasioko baja martxoaren 1a baino lehenago egin beharko da, salbu eta gimnasioan hiru hileko abonamendua dutenen kasuan, horiek kasuan kasuko hiruhilekoa bukatu baino hamabost egun lehenago egin beharko baitute baja.

6. artikulua. Norbaitek baja ematen badu instalazioetan eta oraindik ordaindu gabeko ordainagiriak baditu, berriz ere inskribatzean 80 euroko kuota gehigarria edo zorra ordaindu beharko du.

7. artikulua. Instalazioetan ohiko jardueretako parte-hartzaileak edo abonatuak sartzeko, adina bat edo beste izan, herritar txartela aurkeztu beharko da. Gainerako erabiltzaileek dagokien sarrera edo baimena aurkeztu beharko dute.

8. artikulua. Segurtasun arrazoiak direla eta, debekatuta dago sua egitea eta barbakoak erabiltzea instalazioen barnean.

9. artikulua. 10 urtetik beherakoak heldu arduradun batek lagunduta soilik sar daitezke.

10. artikulua. Igerilekuak irekita dauden denboralditik kanpo, maiatzean, ekainean eta irailean, abonatuak berdeguneetara sar daitezke aisialdiko jarduerak egiteko, eta urte osoan, berriz, padel pistetara eta kirol pistara (Zizur Txikia).

11. artikulua. Ebazpen bidez, Alkatetzak hitzarmenak egin ditzake beste udal eta/edo entitate batzuekin, Zizur Zendeako Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko.

12. artikulua. Ordenantza hau aplikatzeko egintzek izaera administratiboa dute eta, beraz, horien aurka, tramite egintzak ez badira, honako errekurtso hauek aurkezten ahal dira aukeran eta/edo ondoz ondo, jakinarazi eta biharamunetik hasitako epe hauetan: berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetza honi zuzendua, hilabeteko epean (39/1 Legearen 123.1. eta 124.1. artikuluak); gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean (6/1990 Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak); errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean (29/1998 Legearen 8-1 artikulua).

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorra aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Hirugarrena.–Ordenantza honetan ageri ez diren kasuetarako, edozein erroldatuk eskabide arrazoitu baten bidez eska dezake bere egoera pertsonala kontuan har dadila.

Erabiltzaileen eta jardueren araubidea

A) Urteko abonamenduak Udalaren bi kirol instalazioetarako:

1. 2008. urtearen aurretik abonatuta zeuden Zizur Nagusiko bizilagunak Zendean erroldatutzat joko dira.

2. Bertan erroldatutako guraso bakarreko familietan, haurrek, zaintza dela-eta Zizur Zendean erroldatuta ez daudenean, lauhileko bat besterik ez dute ordainduko udaldian instalazioetan sartzeko.

3. Urteko kuotaren ordainagiriak itzultzen dituen edo ordaintzen ez dituen erabiltzaileari automatikoki emanen zaio baja.

4. Familia ugariak: familia unitate batean 4 kide baino gehiago badaude abonatuta, abonamendua doan izanen da 14 urtetik beherako 5. kidetik aurrera. Guraso bakarreko familia unitateetan, abonamendua doan izanen da 14 urtetik beherako 4. kidetik aurrera.

5. Kirol instalazioetako egun bateko sarrerak instalazio hauek erabiltzeko eskubidea dakar: jostetarako igeri-ontziak, dutxak, aldagelak eta elkartearen ostatu-lokala. Gimnasioa eta sauna kanpo daude.

B) Gimnasioa.

1. Gimnasioa, urte osoan:

kuota bakar baten bidez eginen da ordainketa, urte hasieran.

2. Gimnasioa, hiruhilekoan:

2.1. Udaldian gimnasioaren hiruhilekoko abonamenduak berrituko dira, baina ez da berrik eginen, udaldiko abonamenduari lotuta dauden kasuetan izan ezik.

2.2. Gimnasioaren hiruhileko baten ordainagiria ordaintzen ez bada, automatikoki emanen da baja.

C) Beste instalazio batzuk alokatzea.

C.1. Asteraingo pilotalekua:

1. Pilotalekuko jarduerek lehentasuna izanen dute beste edozeinen gainetik.

2. Asteraingo pilotalekua denboraldi osorako erreserbatu ahal izateko pilotalekuari berez ez dagozkion kiroletarako, nahitaezkoa izanen da taldearen edo lagun taldearen %25 gutxienez kirol instalazioetako abonatuak izatea.

3. Erreserba astean behin entrenatzeko eta hamabostean behin partida bat egiteko baizik ez da izanen eta hitzarmen bidez arautuko da.

4. Kirol talde horietan, Zizur Zendean erroldatu gabeko jokalariek erroldatuendako abonamenduaren zenbatekoa ordainduko dute.

C.2. Zizurko eta Asteraingo instalazioetako aretoak jardueretarako.

1. Gizarte etxeak eta/edo kirol eremuak eskatzen dituzten pertsonei eta/edo entitateei aplikatuko zaie, haien jarduerak unean unekoak eta iraupen aldakorrekoak badira.

2. Aldi baterako sarrera ezartzen ahalko da kirol arloan elkarte gisa legez eratuta ez dauden pertsona edo taldeentzat, betiere Udalaren berariazko kontzesioa badute kirol eta kultura arloko jarduerak edo antzekoak egiteko.

3. Udalak aldi baterako hitzarmenaren edo protokoloaren bidez arautuko ditu berariazko araubidearen baldintzak, eta irizpide objektibo gisa ebaluatuko du lagapenaren xede den jarduerak herritarrentzat duen interes edo onura maila; balorazio objektiborako beste irizpide batzuen artean egonen da Udalak eman ezin dituen zerbitzuak izatea edo eskatzaileak irabazi asmorik ez izatea.

4. Dagokion ordenantza fiskalean jasotako tasek arautuko dute nola erabiliko dituzten zenbait programa eta/edo zerbitzu gizarte eta/edo kirol ekipamenduak erabiltzen dituzten elkarteek, taldeek edo pertsonek.

5. Udalak kuota kobra dezake gizarte eta/edo kirol ekipamendu horiek erabiltzeagatik edo, bestela, doan laga ditzake egitekoa den jardueraren interes eta onuraren arabera.

6. Baimentzen ahalko da lagapena hartzen duten pertsonek edo entitateek jarduera ordainduak egitea gizarte etxeetan eta/edo kirol eremuetan. Udalak berariazko baimena eman ondoren, jarduera horietatik lortutako dirua haiek antolatu dituen entitate edo pertsonarenak izanen dira, betiere berariazko erabileraren tasa ordainduta nahitaez, bai eta indarrean dauden gainerako udal tasak eta zergak ere.

7. Udalak bermatuko du kirol eta/edo gizarte ekipamenduak herritarrek parte hartzeko eta beraien sustapenerako eremuak izanen direla, kudeaketa eredu bat edo beste izan.

8. Ekipamenduen egitekoa izanen da kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzea, Udalaren eta herritarren premia, eskari eta interesei erantzunez heziketa, kultur, aisialdi, josteta eta gizarte arloko jarduketak bulkatzean.

9. Erabilera eta balio anitzekoak izateko sortu dira eremuak eta baliabideak eta, lagatzen eta/edo alokatzen badira, esklusibotasunik eta bazterketarik gabe partekatuko dira.

10. Optimizazio irizpideei jarraitzen die eremuen kudeaketak eta, hortaz, bateragarria izanen da ikastaro soziokulturalak eta kirol ikastaroak ezartzeko udal estrategiekin.

11. Gizarte eremuen lagapena egiteko eskaera fitxak aurkeztuko dira, horietan jasoko baitira kudeaketa taldeak eskatzaileen ordutegi eta jarduerak koordinatzeko behar diren datuak, eskatzaileen identifikazioa, jakinarazpenetarako helbide elektroniko bat, eskaeraren arduradunak, eta, eremua zein jardueratarako eskatzen den, jarduera horren izaera eta eduki zehatza. Erreserba fitxak gutxienez ere astebete lehenago aurkeztu beharko dira.

12. Esleipen-hartzaileek erantzukizun zibileko asegurua, berariazkoa, aurkeztu beharko dute, eta Kultura eta Kirol Batzordeak esanen du behar bestekoa den. Era berean, elkarte gisa erregistratutako entitateek beren estatutuen kopia bat erantsiko diote lehenengo eskabideari.

13. Lagapena ez da irmotzat joko Alkatetzak eskatzaileari kontzesioa idatziz jakinarazi arte, baldintza guztiak betetzen dituen eskaera erregistratzen denetik 10 eguneko epean. Isiltasunaren ondorioa negatiboa izanen da.

14. Eremuak lagatzean ekipamendua edo giltzak eman behar badira, eskatzaileak izanen du haien gaineko ardura.

15. Bi jarduera eremu eta ordutegi berean egitekoak badira, irtenbideak bilatuko dira haietako bat bertan behera ez uzteko, ahal izanez gero; horrelako kasuak Udalak ezartzen dituen irizpideen arabera arautuko dira.

16. Udalak eremuak laga diezazkieke erabiltzaileei edo elkarteei, aldi baterako edo goienaz urtebeterako (ekainetik irailera doan epea, alegia).

Udalak erabaki dezake eremuen erabilera doan lagatzea edo kuota sinboliko bat kobratzea, egitekoak diren jarduerak edo programak nolakoak diren kontuan hartuta. Jarduera horiek Zizur Zendeako bizilagunei zuzendu beharko zaizkie.

TARIFAK PREZIO PUBLIKOAK

Edozein modalitatetan abonamenduak edo sarrerak eskuratzeko, erabiltzailea dagokion taldeari atxikiko zaio, kasuan kasuko urteko abenduaren 31n duen adinaren arabera.

–Haurrak, 3 urtetik 7ra bitarte:

  • Abonatu baten haurraren abonamendua: 25,00 euro.
  • Erroldatutako baina abonatu gabeko baten haurraren abonamendua: 48,00 euro.
  • Erroldatu gabeko eta abonatu gabeko baten haurraren abonamendua: 60,00 euro.
  • Ekaineko abonamendu berezia: 25,00 euro.
  • Uztaileko abonamendu berezia: 30,00 euro.
  • Abuztuko abonamendu berezia: 30,00 euro.
  • Iraileko abonamendu berezia: 25,00 euro.
  • Asteko abonamendu berezia: 20,00 euro.
  • Lanegunetako sarrera: 4,00 euro.
  • Sarrera larunbat eta jaiegunetan: 6,00 euro.

–14 urte bitarte:

  • Erroldatuaren abonamendua: 60,00 euro.
  • Erroldatu gabearen abonamendua: 80,00 euro.
  • Ekaineko abonamendu berezia: 25,00 euro.
  • Uztaileko abonamendu berezia: 30,00 euro.
  • Abuztuko abonamendu berezia: 30,00 euro.
  • Iraileko abonamendu berezia: 25,00 euro.
  • Asteko abonamendu berezia: 20,00 euro.
  • Lanegunetako sarrera: 4,00 euro.
  • Sarrera larunbat eta jaiegunetan: 6,00 euro.

–Helduak:

  • Erroldatuaren abonamendua: 120,00 euro.
  • Erroldatu gabearen abonamendua: 190,00 euro.
  • Udaldiko abonamendua, erroldatuentzat, igerilekuetarako soilik: 80,00 euro.
  • Udaldiko abonamendua, erroldatu gabeentzat, igerilekuetarako soilik: 100,00 euro.
  • Udaldiko abonamendua, erroldatuentzat, igerileku eta gimnasiorako: 95,00 euro.
  • Udaldiko abonamendua, erroldatu gabeentzat, igerileku eta gimnasiorako: 115,00 euro.
  • Ekaineko abonamendu berezia: 30,00 euro.
  • Uztaileko abonamendu berezia: 40,00 euro.
  • Abuztuko abonamendu berezia: 40,00 euro.
  • Iraileko abonamendu berezia: 30,00 euro.
  • Lanegunetako sarrera: 6,00 euro.
  • Sarrera larunbat eta jaiegunetan: 10,00 euro.
  • Gimnasioaren urteko kuota abonatuentzat: 60,00 euro.
  • Gimnasioaren hiruhilekoko kuota: 55,00 euro.

–Erretiratuak, pentsiodunak eta langabeak:

  • Erroldatuaren abonamendua: 60,00 euro.
  • Erroldatu gabearen abonamendua: 95,00 euro.
  • Ekaineko abonamendu berezia: 25,00 euro.
  • Uztaileko abonamendu berezia: 40,00 euro.
  • Abuztuko abonamendu berezia: 40,00 euro.
  • Iraileko abonamendu berezia: 25,00 euro.
  • Asteko abonamendu berezia: 20,00 euro.
  • Lanegunetako sarrera: 4,00 euro.
  • Sarrera larunbat eta jaiegunetan: 6,00 euro.
  • Gimnasioaren urteko kuota abonatuentzat: 60,00 euro.
  • Gimnasioaren hiruhilekoko kuota: 55,00 euro.

–Padel pistak (orduaren prezioa):

  • Sarrera abonatuarentzat: 0,00 euro.
  • Negualdiko lanegunetako sarrera abonatu gabearentzat: 3,00 euro.
  • Negualdiko larunbat eta jaiegunetako sarrera abonatu gabearentzat: 6,00 euro.
  • Negualdiko lanegunetako abonamendu berezia, 10 ordukoa: 27,00 euro.
  • Negualdiko lanegunetako abonamendu berezia, 20 ordukoa: 50,00 euro.
  • Pista erreserbatzea ordu eta taldeko: 3,00 euro.
  • Argia: 2,00 euro.

–Spinning birtuala (orduaren prezioa):

  • Sarrera abonatuarentzat: euro 1,00.
  • Abonatu gabeak: 3,00 euro.
  • Sarrera abonatu gabeentzat, 10 ordukoa: 27,00 euro.
  • Sarrera abonatu gabeentzat, 20 ordukoa: 50,00 euro.

–Zizurko kirol pistak (orduaren prezioa):

  • Sarrera abonatuarentzat: 0,00 euro.
  • Abonatu gabeak: 3,00 euro.
  • Taldeak: 15,00 euro.
  • Argia: 3,00 euro.

–Asteraingo pilotalekua (orduaren prezioa):

  • Sarrera abonatuarentzat: 0,00 euro.
  • Abonatu gabeak: 3,00 euro.
  • Taldeak: 8,00 euro.
  • Argia: 3,00 euro.

–Futbol zelaia:

  • Prezioa, partida bakoitzeko: 95,00 euro.
  • Argia (partida): 6,00 euro.

–Gastu orokorrak:

  • Sartzeko txartelak bikoiztea: 3,00 euro.

–Lokalen erabilera lagatzea Zizur Zendeako erroldatuei edo elkarteei:

  • Urteko epeak/hilabeteko ordainketa:
  • Gauzatzen den programaren arabera: 0,00 euro.
  • Gehieneko ordu kopurua hilean, 16 ordu: 200,00 euro.
  • Astean ordu bat alokatzea: 25,00 euro/ordua.
  • Astean 3 ordutik gora: 20,00 euro/ordua.
  • Aldi baterako epeak/hilabeteko ordainketa:
  • Gauzatzen den programaren arabera: 0,00 euro.
  • Beste kasu batzuk: 30,00 euro/ordua.
  • 8 ordutik gorako epeak: 24,00 euro/ordua.

–Lokalen erabilera lagatzea Zizur Zendean erroldatu gabeei edo Zizur Zendearekin lotura ez duten elkarteei:

  • Aldi baterako epeak/hilabeteko ordainketa:
  • Tarifa: 40,00 euro/ordua.
  • 8 ordutik gorako aldietarako tarifa: 32,00 euro/ordua.

Iragarkiaren kodea: L1709546