2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Deialdiaren laburpena. Haren bidez onetsi dira Langabeen kontratazioa sustatzeko laguntzen deialdia eta oinarriak, 2017. urterako
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarriari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 328875.
–Xedea:
Oinarri arautzaile hauen xedea da enpleguaren egonkortasuna eta kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezartzea, langabeen lan kontrataziorako diru-laguntzen bidez, Eguesibarren erroldaturik badaude, gutxienez ere urtebete lehenagotik, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik.
–Laguntzen onuradunak:
Oinarri hauetan ezarritako laguntzen onuradun izaten ahalko dira edozein forma juridikotako enpresak, betiere kontratatzen dituzten langabeak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude, eta Eguesibarren erroldaturik, gutxienez ere urtebete lehenagotik, eta oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen badituzte.
–Laguntzen zenbatekoa:
1. Honako diru-laguntza hauek emanen dira, betiere lanaldia osoa bada:
–2.500 euro, 7. oinarriaren a) idatz-zatian ezarritako kontratu bakoitzeko.
–1.000 euro, 7. oinarriaren b) idatz-zatian ezarritako kontratu bakoitzeko, gutxienez ere urtebete irauten badu.
–500 euro, 7. oinarriaren b) idatz-zatian ezarritako kontratu bakoitzeko, gutxienez ere sei hilabete irauten badu.
Kontratu horiek mugagabe bilakatzen badira, diru-laguntza igoko da, 2.500 euro arte, baldin eta 2017ko abenduaren 31 baino lehen gertatzen bada.
–500 euro, 7. oinarriaren c) idatz-zatian ezarritako kontratu bakoitzeko.
–300 euro, prestakuntzarako kontratu edo praktiketako kontratu bakoitzeko.
–Epea, instrukzioa, tramitazioa eta ebazpena:
1. Prozedura alde batek eskaturik hasiko da; interesdunak Eguesibarko Udalera eskaera igorriko du eta entitate horren erregistroan aurkeztuko da.
Halaber, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan aurkezten ahalko da.
Diru-laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa eta tramitazioa Kontu-hartzailetzak eginen ditu, eta ebazpena alkateak edo batzordeko buruak emanen du.
2. Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da gehienez, lan kontratua hasi edo kontratua mugagabe bihurtu eta biharamunetik hasita. Eskaera epez kanpo aurkeztuz gero ukatu eginen da diru-laguntza. Eskaera egiten ahalko da, baita deialdi honen onespen epeagatik lehen aipatu den epea betetzerik izan ez denean ere.
Diru-laguntzak eskatzeko epea 2017ko abenduaren 31n bukatuko da.
Sarrigurenen, 2017ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1700584