17. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, 2017. urtean Eguesibarko Udalaren gizarte gaien arloaren helburuen barrenean Gizarte Ekintzaren Alorrean proiektuak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde, instituzio, elkarte, talde eta kolektiboendako eta entitateendako diru-laguntzak emateko deialdiarena

Laburpena, 2017. urtean Eguesibarko Udalaren gizarte gaien arloaren helburuen barrenean Gizarte Ekintzaren Alorrean proiektuak eta/edo entitateak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde, instituzio, elkarte, talde eta kolektiboendako diru-laguntzak emateko deialdiarena.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarriari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 328894.

Onuradunak:

Oinarri hauetan aipatutako laguntzen onuradunak izan ahalko dira honako baldintza hauek betetzen dituzten erakunde, instituzio, elkarte, talde eta kolektiboak soilik:

Irabazteko asmorik ez izatea.

Gizarte Zerbitzuen esku-hartzearen eremuaren barrenean, honelako jarduerak egitea: prebentzioa, laguntza, gizarteratzea, eta herritarren parte-hartzearen sustapena eta sentsibilizazioa.

Proiektuen eta/edo zerbitzuen bideragarritasuna bermatzeko egitura eta bitartekoak izatea.

Eguesibarko Udalarekiko betebehar fiskalak eta ekonomikoak, oro har, eguneratuak izatea.

Helburua:

Diru-laguntzak eska daitezke Eguesibarko Udaleko Gizarte gaien, osasunaren eta inmigraziaren arloan lehentasunezkotzat jotzen diren jarduerak edo zerbitzuak finantzatzeko.

Finantzatuko den proiektu, jarduera edo zerbitzuaren zuzeneko hartzaileak izanen dira betiere Eguesibarko herritarrak.

Horretarako, honako jarduketa eremu hauetako jarduera eta/edo zerbitzuak finantza daitezke:

–Gutxiengo etnikoen arreta.

–Immigrazioaren arreta.

–Drogamendekotasunaren arreta.

–Desgaitasuna duten pertsonen arreta, baita mendekotasuna dutenena ere.

–Haur eta gazteen arreta.

–Gizarte-laneko boluntarioak.

–Familiaren dinamikarako laguntza.

–Tratu onen sustapena.

–Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren sustapena.

–Gizartearentzat interes berezia duten bertze proiektu/zerbitzuak, Udalaren finantzaketa justifikatua dagoenean.

Eskabideak aurkezteko epea: 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Sarrigurenen, 2017ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1700583