17. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdiaren laburpena. Haren bidez diru-laguntzak ematen dira, krisialdi-egoeran egon edo infraetxeetan, etxebizitza desegokietan eta beste zenbait egoeratan bizi diren familiei alokairuak ordaintzen laguntzeko (Etxebizitzaren aldeko 2017ko programa)

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 328636.

Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Zinegotzigo Delegatuak, 2016ko abenduaren 30ean eman ebazpenaren bitartez, diru-laguntzen deialdi hau onetsi du:

Deialdiaren xedea: deialdi honen xedea da alokairuen parte bat ordaintzeko diru-laguntzak ematea halako krisi-egoera batean bizi diren familiei non horrek arriskuan jartzen ahal baitie etxebizitza bat eskuratzea edo bizi diren etxean jarraitzea. Halako familiak zeinek –behin denbora jakin bat igaro (betiere bi urte baino gutxiago) eta hainbat giza baliabide eta bitarteko material eskuratuta– behar besteko gaitasuna eta autonomia izan baititzakete etxebizitza normalizatu bat lortzeko.

Beste zenbait egoera ere hartuko dira kontuan, hala nola infraetxeetan edo etxebizitza desegokietan bizi diren familienak. Erabateko lehentasuna izanen dute programa honi heltzerakoan adingabeak dituzten familiek, baldin eta familia horiek etxebizitzarik ezagatik (etxegabetzeak eta abar direla medio) Udalaren gizarte-zerbitzuen esku-hartzearen jomuga badira.

Deialdiaren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (328636 zenbakia).

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 10ean.–Zinegotzi delegatua, Edurne Eguino Sasiáin.

Iragarkiaren kodea: L1700587