2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, merkataritza eta turismoko zerbitzuburuaren lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira. Baldintzen aldaketa
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2017ko urtarrilaren 23an:
Ikusirik espedientean jasotako agiriak, Ebatzi dut Giza Baliabideetako zuzendariak 2017ko urtarrilaren 13an emandako ebazpen bidez onetsitako merkataritza eta turismoko zerbitzuburuaren lanpostua hautaproben bidez betetzeko izangai-zerrenda bat osatzeko deialdiaren baldintzen 6.3.1 puntua aldatzea, honela idatzita geratuko delarik:
6.3.1. Europar Batasuneko hizkuntzak: ingelesa eta frantsesa. Izangai guztiek proba bat egin beharko dute, non egiaztatuko baitute Europar Batasuneko hizkuntzen artean gutxienez ingelesa edo frantsesa badakitela, betiere honako balorazio honen arabera:
Europar Batasuneko lehen hizkuntza: Izangaiek orok egiaztatu beharko dute B2 mailaren besteko ezagutza dutela bi hizkuntza horietako batean, hau da, frantsesean edo ingelesean, eta deialditik kanpo geratuko dira xede honetarako egindako proban halako maila egiaztatzen ez duten izangaiak. Kasu honetan emanen diren kalifikazioak “gai” edo “ez gai” izanen dira.
Europar Batasuneko bigarren hizkuntza: Aurreko paragrafoan aipatu B2 maila egiaztatzeko kontuan hartu ez den Europar Batasuneko beste hizkuntzaren ezagutza-maila baloratuko da, xede horretarako eginen den proban, baremo honekin bat:
Gehienezko puntuazioa, 8 puntu.
a) A1 maila: 1,6 puntu.
b) A2 maila: 3,2 puntu.
c) B1 maila: 4,8 puntu.
d) B2 maila: 6,4 puntu.
e) C1 maila: 8,0 puntu.
Bestalde, Giza Baliabideen Zuzendaritzak 2017ko urtarrilaren 24an eman ebazpenaren bidez, berriz ere aldatu dira baldintzak. Aldaketa horiek azter daitezke www.pamplona.es web orrian.
Iruñean, 2017ko urtarrilaren 24an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L1700956