169. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

5/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2017ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 26an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia:

–Gastuen kapitulua:

5 1621 6220002 aurrekontuko aplikazioa, “transferentzia nasa ixtea”, 85.785 euroko kredituarekin.

–Diru-sarreren kapitulua:

Osorik finantzatuko da Nafarroako Hondakinen Partzuergoak egingo duen ekarpenarekin.

Lakuntzan, 2017ko abuztuaren 18an.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1710033