169. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2017ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da plantilla organikoan eginiko aldaketa; horren bidez administrari laguntzailearen lanpostu bat kentzen da eta erdi mailako teknikariaren lanpostu bat (B maila) sortu.

Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, uztailaren 27an.

Azkoienen, 2017ko abuztuaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Carlos de Miguel Altimasveres.

Iragarkiaren kodea: L1709901