2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
Ordenantza, “Noain-Beriain hiri kanpalekuak” bateratzeko zerbitzu mankomunatuaren tasei buruzkoa. Behin betiko onespena
Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2017ko maiatzaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea bateratzeko zerbitzu mankomunatuaren tasak arautzen dituen ordenantza. 2017ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.
Noainen, 2017ko ekainaren 28an.–Mankomunitateko burua, Jesús María Erburu Anchaño.
ORDENANTZA FISKALA, “NOAIN-BERIAIN HIRI KANPALEKUAK” BATERATZEKO ZERBITZU MANKOMUNATUAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA
Xedapen orokorra
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri dira ordenantza honetako tasak, zehazki 100.B.5.ñ) artikuluaren babespean.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga-egitatea da erabiltzea eta jasotzea Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen “Noain-Beriain hiri kanpalekuak” udako bateratzeko baliabideak ematen dituen zerbitzuetako edozein.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Sartzea egiten den momentutik sortuko da, hurrenez hurren, zerga ordaindu beharra.
Subjektu pasiboa
4. artikulua. Ordainarazpen hauek ordaintzera beharturik daude prestazioak jasotzen dituzten pertsona fisikoak.
Tasaren zenbatekoa 5. artikulua. Asteko tasak ezartzen dira, ondoko taula honetan azaltzen diren bezala. |
FAMILIA-UNITATEKO KIDE KOPURUA | HILABETEKO DIRU-SARREREN MUGA FAMILIA-UNITATE BAKOITZEKO |
2 | < 810 euro | 810,01-1.110,00 euro | 1.110,01-1.410,00 euro | 1.410,01-1.710,00 euro | > 1.710,00 euro |
3 | < 960 euro | 960,01-1.260,00 euro | 1.260,01-1.560,00 euro | 1.560,01-1.860,00 euro | > 1.860,00 euro |
4 | < 1.050 euro | 1.050,01-1.350,00 euro | 1.350,01-1.650,00 euro | 1.650,01-1.950,00 euro | > 1.950,00 euro |
5 edo gehiago | < 1.140 euro | 1.140,01-1.440,00 euro | 1.440,01-1.740,00 euro | 1.740,01-2.040,00 euro | > 2.040,00 euro |
Asteko tarifa | 7,5, euro egun osoa 5 euro, jantokirik gabe | 12,5 euro, egun osoa 7,5 euro, jantokirik gabe | 30 euro, egun osoa 20 euro, jantokirik gabe | 60 euro, egun osoa 40 euro, jantokirik gabe | 75 euro, egun osoa 50 euro, jantokirik gabe |
Kudeatzeko arauak
6. artikulua. Kontratatutako zerbitzua ordaindu ezean ezin izanen da prestazioa jaso.
Diru-bilketa
7. artikulua. Eskatutako prestazioaren prezioa ordaindu beharko da hura hasi aurreko osteguneko 13:00ak baino lehen.
Arau-hauste eta zehapenak
8. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 27/1995 Foru Legean eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari begiratuko zaio.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.–Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.
Iragarkiaren kodea: L1709071