169. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko datuen babesari buruzko ordenantzan. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2017ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko datuen babesa arautzen duen ordenantza onetsi zuen.

Epea iraganik Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioek errekerimendua egiteko TAOLen 65. artikuluan eta TAFLaren 341. artikuluan ezarritako egintzak edo erabakiak deuseztatzeari begira. Argitaraturik hasierako onespenaren erabakia, 2017ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 2an, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ordenantzaren aldaketa honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean testu osoa argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Oteitzan, 2017ko abuztuaren 8an.–Alkatea, sinadura ulertezina.

ORDENANTZA, DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK
SORTZEKO DATUEN BABESA ARAUTZEN DUENA

Datuak babestearen gainean Europako Batasunean dagoen legeria Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren bitartez etorri da gure herrialdera (DBLO). Horrek indarrik gabe utzi du aurrekoa, esan nahi baita, Datu Pertsonalen Tratamendu Automatizatua arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoa.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoak xedea du pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak bermatzea eta babestea, bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra, datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten edozein erabilerari ere.

Gisa hartara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek bete beharko dituzte halako betebehar eta neurri batzuk. Horiek DBLOan arauturik daude, baita Datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun neurrien gaineko Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuan (Segurtasunari buruzko Erregelamendua) ere.

Alde horretatik, DBLOaren 9. artikuluak ezartzen du fitxategiaren edo tratamenduen arduradunek duten betebeharra segurtasun neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak hartzeko, “datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu eta eskuratzea eragozteko, kontuan harturik teknologiaren egoera, bilduriko datuen nolakoa eta izan ditzaketen arriskuak, bai gizakien ekintzen aldetik, bai ingurunearen aldetik ere’’.

Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan honako hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren xedea eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo altukoak.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Oteitzako Udalak.

Fitxategi horiek babesaren arloko legeriara egokitu beharrak eta horiek sortzeko xedapen orokor bat eman beharrak ekarri dute ordenantza honen onespena. Hartara, Udalbatzak aho batez onetsi du:

Lehenbizikoa.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

1.–Udal kudeaketa.

Deskribapena: datu multzoa, ondoko jarduketei lotua: Udalaren kudeaketa eta kontabilitatea, agirien erregistroa, udal jardueren parte hartzaileak.

Helburua eta aurreikusitako erabilerak: udal kudeaketa eta kontabilitatea eta zerrendak egitea.

Norbanako edo talde ukituak: erroldan daudenak edo inoiz izan direnak, zergadunak eta jardueren eskatzaileak edo parte hartzaileak.

Datuak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Fitxategiaren oinarrizko egitura: NAN/IFZ, izen-deiturak, helbidea, jaiotze eguna, sorlekua, sexua, nazionalitatea, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, ibilgailuaren matrikula, errolda, katastroa, finken titularrak.

Datuen komunikazio aurreikusiak: Nafarroako Gobernuari (Toki Administrazioaren Dep.), organo judizialei, Kontuen Ganberari, ogasun publikoari, Kontuen Epaitegiari.

Fitxategiaren arduraduna: Oteitzako Udala. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Oteitzako Udaletxean, San Migel karrikako 2an, 31250 p.k. Oteitzan (Nafarroa).

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

2.–Harremanak.

Deskribapena: harremanetarako izan litezkeen pertsonen datuen erregistroa, beharrezkoa baita administrazioaren eguneko lanean.

Helburua eta aurreikusitako erabilerak: administrazio lanak ahalbidetzea, bereziki Udalarekin joan-etorriak dituzten pertsonekiko komunikazioa.

Norbanako edo talde ukituak: harremanetarako izan litezkeen pertsonak, Udal honetako alor batekin harremana dutenak.

Datuak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Fitxategiaren oinarrizko egitura: izen-deiturak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa eta faxa.

Datuen komunikazio aurreikusiak: bat ere ez.

Fitxategiaren arduraduna: Oteitzako Udala. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Oteitzako Udalean, San Migel karrikako 2an, 31250 p.k. Oteitzan (Nafarroa).

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

3.–Giza baliabideak.

Deskribapena: Udalarentzat lan egiten duten pertsonen erregistroa, nominak egiteko behar dena.

Helburua eta aurreikusitako erabilerak: nominak eta gizarte-aseguruak egitea.

Norbanako edo talde ukituak: lan-kontratudunak eta funtzionarioak.

Datuak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Fitxategiaren oinarrizko egitura: osasuna, NAN/IFZ, gizarte segurantzako zenbakia, izen-deiturak, posta helbidea, telefonoa, egoera zibila, familia, jaioteguna, sorlekua, adina, sexua, nazionalitatea, prestakuntza, ikasketen curriculuma eta lanbidearena, laneko esperientzia, nominako datuak, diru-sarrerak, bankuko datuak, kenkarien datuak, kredituen zerrenda.

Datuen komunikazio aurreikusiak: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari, Ogasunari, EIN-ri, Nafarroako Gobernuari eta banku entitateei.

Fitxategiaren arduraduna: Oteitzako Udala. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Oteitzako Udalean, San Migel karrikako 2an, 31250 p.k. Oteitzan (Nafarroa).

Segurtasun neurriak: maila altua.

4.–Sarrera-irteeren erregistroa.

Deskribapena: Udalarengana idatziz jotzen dutenen eta komunikazio ofizialak jasotzen dituztenen datu pertsonalen fitxategia.

Helburua eta aurreikusitako erabilerak: txosten eta ziurtagirien luzapena ahalbidetzea, agirien sarrera-irteera erregistroa eramatea.

Norbanako edo talde ukituak: Udal honekin eta Udalbatzako kideekin harremanak dituzten herritarrak eta enpresak.

Datuak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Fitxategiaren oinarrizko egitura: NAN/IFZ/IFK, izen-deiturak, helbidea, jaiotze eguna, sorlekua, sexua, nazionalitatea, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, ibilgailuaren matrikula, gizarte ordezkaria, errolda, katastroa, finken titularrak.

Datuen komunikazio aurreikusiak: bat ere ez.

Fitxategiaren arduraduna: Oteitzako Udala. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Oteitzako Udalean, San Miguel karrikako 2an, 31250 p.k. Oteitzan (Nafarroa).

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

5.–Zergak eta tasak.

Deskribapena: titular, profesional edo enpresen ordezkarien datuak, zergak biltzeko eta udal tasak eta Udalaren gainbalioa kobratzeko behar direnak.

Helburua eta aurreikusitako erabilerak: Udalaren zerga eta tasak tramitatu eta kudeatzea.

Norbanako edo talde ukituak: Udalarekin joan-etorriak dituzten herritar edo enpresak.

Datuak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Fitxategiaren oinarrizko egitura: NAN/IFZ/IFK, izen-deiturak, helbidea, jaiotze eguna, sorlekua, sexua, nazionalitatea, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, ibilgailuaren matrikula, gizarte ordezkaria, errolda, katastroa, finken titularrak, arau-hauste administratibo eta penalen historiala, errekarguak eta korrituak.

Datuen komunikazio aurreikusiak: Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuari.

Fitxategiaren arduraduna: Oteitzako Udala. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Oteitzako Udalean, San Miguel karrikako 2an, 31250 p.k. Oteitzan (Nafarroa).

Segurtasun neurriak: maila ertaina.

6.–Udal liburutegia.

Deskribapena: udal liburutegian izen emateko tramitatzen diren eskaeretako datuak.

Helburua eta aurreikusitako erabilerak: udal liburutegiko zerbitzuetarako izen emateko eskaeren kudeaketa ahalbidetzea.

Norbanako edo talde ukituak: udal liburutegiko karneta eskatu duten herritarrak.

Datuak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Fitxategiaren oinarrizko egitura: NAN/IFZ/IFK, izen-deiturak, helbidea, jaioteguna, telefonoa, posta elektronikoa.

Datuen komunikazio aurreikusiak: bat ere ez.

Fitxategiaren arduraduna: Oteitzako Udala. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Oteitzako Udalean, San Miguel karrikako 2an, 31250 p.k. Oteitzan (Nafarroa).

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

7.–Bake Epaitegia eta Erregistro Zibila.

Deskribapena: bai Epaitegian bai Erregistro Zibilean tramitaturiko espedienteen datuak.

Helburua eta aurreikusitako erabilerak: Bake Epaitegian tramitaturiko espedienteen eta Erregistro Zibilean aurkezturiko eskaeren kudeaketa ahalbidetzea.

Norbanako edo talde ukituak: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Datuak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Fitxategiaren oinarrizko egitura: NAN/IFZ/IFK, izen-deiturak, helbidea, jaiotze eguna, sorlekua, sexua, nazionalitatea, egoera zibila, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, arau-hauste administratibo eta penalen historiala, errekarguak eta korrituak.

Datuen komunikazio aurreikusiak: organo judizialei, Nafarroako Gobernuari eta banku entitateei.

Fitxategiaren arduraduna: Oteitzako Udala. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Oteitzako Udalean, San Miguel karrikako 2an, 31250 p.k. Oteitzan (Nafarroa).

Segurtasun neurriak: maila ertaina.

8.–Katastroa.

Deskribapena: udal katastroaren kudeaketarekin, finka eta ibilgailuen titularrekin eta agirien erregistroarekin ikusteko duten datuak.

Helburua eta aurreikusitako erabilerak: udal katastroko mantentze lanak, kontsulta eta kontrola. Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren diru-bilketa.

Norbanako edo talde ukituak: erroldaturik dauden edo egon diren pertsonak, katastroko ondasunen titularrak, errentariak.

Datuak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Fitxategiaren oinarrizko egitura: NAN/IFZ, izen-deiturak, helbidea, jaiotze eguna, sorlekua, sexua, nazionalitatea, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, ibilgailuaren matrikula, errolda, katastroa, finken titularrak.

Datuen komunikazio aurreikusiak: Gizarte Segurantzako erakundeei, ogasun publikoari, zerga administrazioari, Nafarroako Gobernuari eta bidezko interesa dutenei.

Fitxategiaren arduraduna: Oteitzako Udala. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Oteitzako Udalean, San Migel karrikako 2an, 31250 p.k. Oteitzan (Nafarroa).

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

9.–Errolda.

Deskribapena: biztanleen udal erroldako datu pertsonalen fitxategia.

Helburua eta aurreikusitako erabilerak: biztanleen udal erroldaren kudeaketa. Ziurtagiriak. Estatistika eginkizuna.

Norbanako edo talde ukituak: udalerriko bizilagunak.

Datuak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Fitxategiaren oinarrizko egitura: NAN/IFZ, izen-deiturak, helbidea, jaiotze eguna, sorlekua, sexua, nazionalitatea, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, ibilgailuaren matrikula, errolda, katastroa, finken titularrak.

Datuen komunikazio aurreikusiak: Estatistikako Institutu Nazionalari, toki administrazioko beste organo batzuei, segurtasun indar eta kidegoei.

Fitxategiaren arduraduna: Oteitzako Udala. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Oteitzako Udalean, San Migel karrikako 2an, 31250 p.k. Oteitzan (Nafarroa).

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

10.–Kiroldegia.

Helburua eta aurreikusitako erabilerak: udalaren kiroldegiko instalazio eta jardueren kontrola eta kudeaketa. (Hezkuntza eta Kultura [Kirolak]).

Datuen jatorria: herritarrak eta egoiliarrak. Jatorria: interesdunak berak emanda edo haren legezko ordezkariak emanda. Datuak biltzeko prozedura: inkestak edo galdetegiak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema: identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka. Ezaugarri pertsonalei buruzko beste kategoria batzuk: ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (jaiotze data, sorlekua, adina, sexua eta nazionalitatea).

Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

Datuen komunikazio aurreikusiak: bat ere ez. Nazioartean aurreikusitako transferentziak, hirugarren herrialde bati egitekoak: ez da datuen tratamendurik eginen Europako Gune Ekonomikotik kanpo, edo ez dago aurreikusita.

Fitxategiaren ardura duten organoak: Oteitzako Udala (P-3120000I), San Migel karrika, 2, 31250 p.k. Oteitza (Nafarroa).

Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Oteitzako Udala (P-3120000I), San Migel karrika, 2, 31250 p.k. Oteitza (Nafarroa).

Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Bigarrena.–Fitxategi hauek kentzea:

Organo arduraduna: Oteitzako Udala (P-3120000I), San Migel karrika, 2, 31250 p.k. Oteitza (Nafarroa).

a) Fitxategiaren identifikazioa: bideozaintza.

b) Datuekin zer eginen den edo, hala denean, horiek suntsitzeko hartuko diren neurriak: irudien deuseztapena.

Arrazoiak: instalatutako kamerak kentzea.

Iragarkiaren kodea: L1709600