169. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aurrekontuko 4, 5 eta 6/2017 aldaketak. Behin betiko onespena

Erriberriko Udalak, 2017ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 4., 5. eta 6. aldaketak Udalaren 2017ko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egon da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta bizilagunek edo interesdunek ez dute erreklamaziorik aurkeztu. Gauzak horrela, behin betiko onetsi da.

4. 5. eta 6. aldaketak 2017ko aurrekontuan

Aurrekontuko 4/2017 aldaketa.

1.–Gastu goititua:

Gastu goitituak:

9200 22700.–Inbentarioa egitea: 6.620,23 euro.

Espedientearen finantzabidea:

Aurrekontuan sarturik ez zeuden diru-sarrerak:

4500003.–NGko diru-lag., inbentarioa: 2.960,12 euro.

7508023.–NGko diru-lag., BBBPB: 3.620,23 euro.

Aurrekontuko 5/2017 aldaketa.

Kreditu berezia.

1.–Gastu goititua:

Gastu goitituak:

4140 2100000.–Bideak konpontzea: 38.677,57 euro.

Espedientearen finantzabidea:

87000.–Baliabide lotetsiengatik dagoen diruzaintzako gerakina:
38.677,57 euro.

Aurrekontuko 6/2017 aldaketa.

Kreditua sortzea.

9200 2279910 gastuen partida.–Vialine isunak kudeatzeko zerbitzua: 7.247,90 euro.

39190 diru-sarreren partida.–Diru-sar., isunak jartzeagatik: 7.247,90 euro.

Erriberrin, 2017ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Andoni Lacarra
García.

Iragarkiaren kodea: L1709903