169. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Alkatetza ordeztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpora dagoen bitartean, abuztuaren 25etik irailaren 3ra (biak barne), haren ordezkoa behar da, eta horregatik Udalbatzako bigarren alkateorde Egoitz Aldaz Osinagaren esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Olaztin, 2017ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.

Iragarkiaren kodea: L1710004