2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
1.tik 4.era bitarteko aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuan aldaketak egiteko 1-3/2017 espedientea hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 16an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1. ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
Gastuen kontu-saila:
115336000000.–Cierzo kalea zabaltzeko lursaila erostea: 33.000 euro.
Espedientearen finantzaketa:
187010.–Diruzaintzako gerakin atxikia: 33.000 euro.
2. ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
Gastuen kontu-saila:
1932022708.–Diru-bilketa zerbitzuko agente exekutiboa: 6.000 euro.
Espedientearen finantzaketa:
187010.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 6.000 euro.
3. ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
Gastuen kontu-saila:
1231146300.–Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea: 900 euro.
Espedientearen finantzaketa:
187000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 900 euro.
4. ALDAKETA
Gastuen kontu-saila:
192006400000.–Ondasunen inbentarioa: 6.500 euro.
Espedientearen finantzaketa:
175080.–Diru-laguntza: 3.300 euro.
187000.–Diruzaintzako gerakina: 3.200 euro.
Murchanten, 2017ko abuztuaren 14an.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1709977