169. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Alkatetzaren eskuordetza, ezkontza zibila egiteko

87/2017 Ebazpenak, uztailaren 28koak, Igantziko Udaleko alkatearenak, Joseba Patxi Xabier Sarasola Salegi zinegotziari ezkontza zibila egiteko ahalmena eskuordetzen dio.

Ikusirik ezkontza zibilaren espedientea, eta ezkontza Igantziko Herriko Etxean egin nahi dutela ezkongaiek 2017ko abuztuaren 19an.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat etorriz,

EBATZI DUT:

1. Udal honetako Joseba Patxi Sarasola Salegi zinegotzia eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2. Baimena ematea ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko, 2017ko abuztuaren 19an.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunari jakinaraztea.

Igantzin, 2017ko uztailaren 28an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1709915