169. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Alkatetzaren eskuordetza, ezkontza zibila egiteko

89/2017 Ebazpenak, uztailaren 28koa, Igantziko Udaleko alkatearenak, Jone Urtxegi Dorronsoro zinegotziari ezkontza zibila egiteko ahalmena eskuordetzen dio.

Ikusirik ezkontza zibilaren espedientea, eta ezkontza Igantziko Herriko Etxean egin nahi dutela ezkongaiek 2017ko irailaren 2an.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat etorriz,

EBATZI DUT:

1. Udal honetako Jone Urtxegi Dorronsoro zinegotzia eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2. Baimena ematea ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko, 2017ko irailaren 2an.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunari jakinaraztea.

Igantzin, 2017ko uztailaren 28an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1709908