169. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Alkatetza ordeztea

Egintzaren oinarriak:

Kontuan hartuz alkatea udalerritik kanpo egonen dela oporrengatik 2017ko abuztuaren 5etik 16ra, biak barne, alkateordeetako bat izendatu behar da ordezkoa izan dadin udalerritik kanpo dagoen bitartean.

Zuzenbideko oinarriak:

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 artikuluan ezarritako aginduak.

Erabiliz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.b) artikuluak legez ematen didan ahalmena.

EBATZI DUT:

Lehena.–Edorta Beltzunegi López lehen alkateordea alkatearen ordezko izendatzea, herritik kanpo nagoen bitartean jardun dezan, 2017ko abuztuaren 5etik 16ra, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala xedatzen baita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Uharten, 2017ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1710018