169. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aldaketa, Kiroldegia eta igerilekua erabiltzeko tasak
arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2017ko abuztuaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Kiroldegia eta igerilekua erabiltzea arautzen duen udal ordenantzan, Ludoteka zerbitzua emateko tasei dagokienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da Kiroldegia eta igerilekua erabiltzea arautzen duen udal ordenantzan, eta hura osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Esteribarren, 2017ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1709988