2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Hiri jarduketako plan berezia Ilurdotzeko 6. poligonoko
4. lurzatian. Hasierako onespena
Esteribarko Udalak 2017ko abuztuaren 21ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Hiri jarduketako plan berezia Ilurdotzeko 6. poligonoko 4. lurzatian. Esteribarko Udalak ofizioz sustatu du eta Udal honen beraren hirigintza zerbitzuek idatzi dute, espedientean behar bezala eginbidetu testuaren arabera.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 49.3, 79.6, eta 74. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.
Esteribarren, 2017ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.
Iragarkiaren kodea: L1709964