2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
9/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Esteribarko Udalak, 2017ko abuztuaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontuan 9/2017 aldaketa egiteko espedientea, kreditu berezi moduan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Esteribarren, 2017ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.
Iragarkiaren kodea: L1709962