2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE
Aldaketa, Udal Plan Orokorreko 2. poligonoko
9., 10. eta 155. lurzatietan
Beireko Udalak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari aurkeztu dio, behin betiko onets dezan, Beireko Udal Planean egiturazko aldaketa bat egiteko espedientea, herriko osasun kontsultategira ibilgailuz iristeko bide bat sortzeko. Espedienteak Beireko 2. poligonoko 9., 10. eta 155. lurzatiak ukitzen ditu (UO-3, UO-6, UU-2, AR-2 eta UD-1 plangintza eremuak).
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 27an eman 84E/2017 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi da lehen aipatutako espedientea.
Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Beiren, 2017ko uztailaren 11n. –Alkatea, Germán Bezunartea Oroz.
ERANSKINA
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1709922