169. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Finken normalizazio proiektua. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, Alkatetzaren uztailaren 20ko 2017/84 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen finkak normalizatzeko proiektua, Aizarozko 10. poligonoko 10 eta 11. lurzatietarako.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 154. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Basaburuan, 2017ko uztailaren 20an.–Alkatea, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1708859