169. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Etxebizitzak zaharberritzeko diru-laguntza arautzen
duen ordenantza. Indargabetzea

Barasoaingo Udalak, 2017ko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen indargabetzea Etxebizitzak zaharberritzeko diru-laguntza arautzen duen ordenantza, behin betirako argitaratua 2008ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 1ean; izan ere, gutxitan eskatzen dira obra-lizentziak, hala dagokionean eta, beste batzuetan, eskatzen direnean, adierazitako zenbatekoak benetako kostua baino askoz baxuagoak izaten dira.

Iragarki hau 30 egunez jarriko da jendaurrean iragarki oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu, eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epea igarota, ez bada erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko da Etxebizitzak zaharberritzeko diru-laguntza arautzen duen ordenantzaren indargabetzea.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.

Barasoainen, 2017ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1709951