169. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Datu pertsonalen fitxategiak sortzea

2017ko abuztuaren 5eko osoko bilkuran onetsi zen, besteak beste, datuen fitxategia sortzea kontratuetarako, DBLOk bere 20. artikuluan xedatuaren arabera. Horrek ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Lehenengoa.–Ondokoan azaltzen den fitxategia sortzea; hona bere deskribapena eta ezaugarriak.

“Kontratuen fitxategia.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: ondoko hauek kudeatzea, aplikatzekoa den legeriaren arabera: langileen kontratazioak eta zerbitzu, obra, hornidura eta laguntzen kontratuen adjudikazioak.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanda, dagokien kontratua adjudikatzeko aurkezten diren agiriekin batera.

–Pertsona edo talde ukituak: enplegu deialdietan parte hartzen dutenak eta Udalak kontratuak adjudikatzeko sustatzen dituen lehiaketetan parte hartzen dutenak. Kontratistak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura.
  • Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak.
  • Ikasketei eta lanbideei buruzko datuak.
  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.
  • Informazio komertzialari buruzko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: Udalaren web-orria (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2003 Legea, abenduaren 9koa), Nafarroako kontratazio ataria, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 97. artikuluan ezarriarekin bat.

–Organo arduraduna: Barasoaingo Udala.

–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Barasoaingo Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa”.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Kontratuen fitxategia inskribatzeko xedatzea Datuak Babesteko Agentziako dagokion erregistroan. Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Barasoainen, 2017ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1709881