2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Plan Berezia industria eremuan (14. sektorea).
Behin betiko onespena
Arguedasko Udalak, 2017ko ekainaren 28an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 14. sektoreko Plan Berezia.
Herritarren parte-hartze prozesu bat egin zen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 7. artikuluari jarraikiz. Ez zen alegaziorik aurkeztu. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1 artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoa bete dadin, espedientea hilabetez egon zen jendaurrean, iragarki hau 2017ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 26koan, argitaratu zenetik hasita. Horretaz gainera, Komunitatean argitaratzen diren bi egunkarietan eman zen argitara. Inork ez zuen alegaziorik aurkeztu. Aipatu lege testuaren 74.1.b) artikulua aplikatzeko, behin betiko onesten da Plan Berezia Arguedasko industria eremuko 14. sektorean.
Arguedasen, 2017ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.
ERANSKINA
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1709894