2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Aurrekontuan 01/2017 aldaketa egiteko espedientea. Kreditu berezia. Behin betiko onespena
Arbizuko Udalak, 2017ko uztailaren 13an eginiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean 01/2017 aldaketa egiteko espedientea, kreditu berezi baterako.
Erabaki hori 2017ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 2an.
Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsiko da.
01/2017 espedientea - Kreditu berezia, udal kiroldegian biomasako galdara jartzeko
DIRU-SARRERAK:
–7508007 partida, 46.544,61 euroko zenbatekoa, Nafarroako Gobernuak emandako diru-laguntza.
–7200001 partida, 65.000,00 euroko zenbatekoa, IDAEtik jaso beharrekoa.
–87000 partida, diruzaintzako gerakinari dagokiona, gainerako zenbatekoa.
GASTUAK:
–3420.63300 partida, 135.000,00 euroko zenbatekoa.
Arbizun, 2017ko abuztuaren 25ean.–Alkate udalburua, Karmele Marañón Chasco.
Iragarkiaren kodea: L1710024