169. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Oihan enkantea

Arantzako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

–1. lotea: Amekurrun, Apittako Bidea, Zerradoko Borda eta Unanua alderdietan, 11.331 zuhaitz (pinus radiata, pinus nigra eta pseudosuga menziesi), 1.516,34 metro kubiko enbor ttiki eta 119,67 metro kubiko egur egiten dutenak. PEFC oihan ziurtagiria dute. Hasierako prezioa: 14.284,76 euro (BEZa kanpo).

Proposamenak Arantzako Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabotzgarren egunean; hasierako prezioaren %2 utzi izanaren gordekina ere aurkeztuko da proposamenarekin batera, eta onartutako ereduari lotuko zaio.

Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udal Idazkaritzan.

Arantzan, 2017ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Mentxu Peña Lizarazu.

Iragarkiaren kodea: L1709378