2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
Alkateordeak izendatzea
2017ko uztailaren 10ean, Arantzako Udaleko alkateak, Mentxu Peña Lizarazu andreak, hitzez hitz honela dioen 89/2017 Ebazpena eman zuen:
“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluak eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 23.3 artikuluak ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Juan Miguel Almandoz Mitxelena jauna Udal honetako lehen alkateorde izendatzea.
2. Ander Almandoz Indacoechea jauna Udal honetako bigarren lehen alkateorde izendatzea.
3. Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko osoko bilkuran.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, ebazpenak sinatu eta hurrengo egunean indarra hartzea deusetan ukatu gabe.”
Arantzan, 2017ko uztailaren 14an.–Alkatea, Mentxu Peña Lizarazu.
Iragarkiaren kodea: L1708646