1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2277/2017 EBAZPENA, abuztuaren 16koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, destinoa ematen diena, zerbitzu eginkizunetako egoeran, honako deialdi honetan hautatutako izangaiei: Irakasleentzako Laguntza Zentroetako (ILZ) aholkulari izateko lanpostuak zerbitzu eginkizunen araubidean eta merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 19an emandako 1416/2017 Ebazpenaren bidez, merezimendu lehiaketaren deialdia egin zen Irakasleentzako Laguntza Zentroetako (ILZ) aholkulari lanpostu batzuk betetzeko zerbitzu eginkizunetan.
Haren zortzigarren oinarriak ezartzen du zerbitzu eginkizun hauek, hasteko, bi ikasturte oso iraunen dutela, 2017ko irailaren 1ean hasita.
Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, irakasle interesdunek ordura arteko lanaren memoria aurkeztu beharko diote ikastetxeko zuzendariari. Memoria hori zentroko zuzendariak eta gai bakoitzean eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Memoriaren balorazioa Giza Baliabideen Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.
Memoriak balorazio ona izateak zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea ekarriko du.
Ondorioz, aipatu deialdian aurreikusitako prozedura bukaturik, bidezkoa da destinoa esleitzea, zerbitzu eginkizunetako egoeran, bertan aukeratutako izangaiei.
Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Irakasleentzako Laguntza Zentroetako (ILZ) zuzendari eta aholkulari izateko lanpostuak zerbitzu eginkizunen araubidean eta merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari jarraikiz, zerbitzu eginkizunak esleitzea deialdi honen eranskinean ageri diren irakasleei.
2. Zerbitzu eginkizun horiek 2017ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra bitarte izanen dituzte ondorioak.
3. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen honen eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Langileen Kontrataziorako Atalera, Deialdien Atalera, Langileriaren Plantilla Bulegora eta Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegora, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte-Aseguruen Atalera, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzura eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2017ko abuztuaren 16an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Miren Itziar Aragüés Cemboráin.
IZEN-DEITURAK | LANPOSTUA | IKASTETXEA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Fernández | Pérez | David | Esparru zientifiko-teknologikoko aholkularitza | Iruñeko ILZ | 2017/09/01 | 2019/08/31 |
Salinas | Ramos | Consuelo | Haur eta Lehen Hezkuntzako aholkularitza | Iruñeko ILZ | 2017/09/01 | 2019/08/31 |
Lecumberri | Navascués | M.ª Ángeles | Lanbide Heziketako aholkularitza | Iruñeko ILZ | 2017/09/01 | 2019/08/31 |
Iragarkiaren kodea: F1710022