168. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03525 NL/sr. espedientea. Jendaurreko informazioa.
Gaia: ur aprobetxamendua emateko eskaera

Eskatzailea: Zamargilenea 686 NA ENS.

I.F.Z. zenbakia: F 31883333.

Helbidea: Zamargilenea etxea, Aniz 31796-Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Bordaxuri iturburua.

Eskatutako emaria: 1,5 l/s.

Tokia: Anizko Bordaxuri alderdia.

Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Erabilera: abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura hartzeko kutxeta bat erabiliko da. Kutxeta horretatik 85 metroko luzera duen hodia aterako da 20.000 litroko edukiera duen erregulazio biltegiraino. Hortik, 650 metroko luzera duen hodi baten bidez, ura Baztango 76. poligonoko 487., 544. eta 463. lurzatietan dauden hiru askatara banatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2017ko abuztuaren 16an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1709746