168. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Espedientea: A/31/03444

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsi zuen Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 116. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da, orok jakin dezan: Kantauri aldeko Ur Konfederazioak 2017ko uztailaren 25ean emandako ebazpenaren bidez, berariazko espedientea bideratu ondoren, Agustina Goyeneche Damborienari ur aprobetxamendua eman zaio, 1.496 litro egunekoa, Itturaldia iturburutik ura hartzeko, Etxalarko udal-mugartean (Nafarroa), etxerako eta abeltzaintzarako.

Oviedon, 2017ko uztailaren 25ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Arloko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Jorge Rodríguez González.

Iragarkiaren kodea: E1709634