168. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-364

Navarra de Infraestructuras Locales SAk (NILSA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (NILSA).

Xedea: Arga Behereko araztegiak hartzen dituen herrietako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Funes (Nafarroa).

Isurketaren gehieneko bolumena 2.500.000 m³-koa da urtean, eta aurretratamendua eta tratamendu biologikoa emanen zaio; aurretratamenduan, bahetzea eta harea kentzeko sistema, eta tratamenduan, berriz, lehen mailako, tarteko eta amaierako dekantagailuak, eta horien artean bi iragazki bakteriano daude jarrita, plastikoarekin barrubeteak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko abuztuaren 1ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1709574