168. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-54

Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.

Xedea: Eloko eta Getze Ibargoitiko saneamendu lanetarako eta hondakin uren isurketarako baimena.

Ibilgua: Elortz ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Elo (Nafarroa).

Lanen xedea da Eloko eta Getze Ibargoitiko hustubideak eta irteera hustubidea bateratu eta egitea, araztegiraino, eta, horrekin batera, arazteko sistema berri bat jartzea, honakoek osatua: iragazki biologikoa, lehen mailako aurretiazko dekantazioarekin eta ondorengo bigarren mailako dekantazioarekin, bi herrietako isurketaren tratamendurako (urtean, gehienez, 70.000 m³-ko bolumena duela kalkulatzen da).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko uztailaren 18an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1709123