168. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, 2017ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2017ko ekainaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Tuterako Udalaren 2017ko plantilla organikoaren aldaketa, eta baita plantilla organikoa betearazteko arau osagarriak ere, aldaketa horren ondorio baitira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa (plantilla organikoari partzialki eragiten dio) Idazkaritzan egon zen ikusgai hamabost egun baliodunean, 2017ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 3an, argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, eta ez denez jaso ez alegaziorik ez erreklamaziorik, aipatutako osoko bilkuran honen gainean ezarritakoaren arabera, “Jendaurrean egoteko epea iraganik eta bururaturik, delako kexa, erreklamazio eta oharrik aurkeztu ez bada, edo, halakorik izan bada, horiek ebatzita, behin betiko onetsirik geldituko da Udalaren 2017ko plantilla organikoa”, behin betiko onetsirik gelditu da Udalaren 2017ko plantilla organikoa.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta legezko determinazioak bete daitezen.

Tuteran, 2017ko abuztuaren 8an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

ALDAKETA 2017KO PLANTILLA ORGANIKOAN

KODEA

LANPOSTUAREN IZENA

LANPOSTU KOPURUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA TALDEA

SARBIDEA

ERABATEKO DEDIKAZIOA

BATERAEZINTASUNEKOA

ZUZENDARITZA LANPOSTUA

LANPOSTUA

LANALDIAREN LUZAPENA

ARRISKUA

OSAGARRI BEREZIA

MAILAKO OSAGARRIA

LANGILEEN OSAGARRI IRAGANKORRA

ALKATETZAKO KABINETEA

0501A05101

INFORMAZIO ZIENTZIETAKO LIZENTZIADUNA

1

F

A

OL

35

10,42

10

AHOLKULARITZA JURIDIKOA ETA ZUZENEAN ALKATETZAREN MENPE DAUDEN UNITATE ADMINISTRATIBOEN KOORDINAZIO JURIDIKO-ADMINISTRATIBOA

0505A00901

AHOLKULARI JURIDIKOA

1

F

A

OL

55

43,77

SOLDATAK

0708A11001

GIZA BALIABIDEETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA (hutsik)

1

F

A

OL

35

17,07

HIRI BIZITZAREN KALITATERAKO ALORRA

0510A03401

ALORREKO ZUZENDARIA

1

BB

A (&)

IL

55

25

3,72

0610C06236

ADMINISTRARI-OFIZIALA

1

F

C

OL

14,08

10

15

KIROLAK

0513A02701

KIROL TEKNIKARIA

1

F

A

OL

35

27,07

10

HEZKUNTZA, GAZTERIA ETA GIZARTE ETXEAK

0513B02501

GIZARTE ETXEETAKO TEKNIKARIA

1

F

B

OL

35

19,27

0813B11101

GAZTERIAKO TEKNIKARIA (hutsik)

1

F

B

OL

35

14,76

7

1613B11202

HEZKUNTZAKO TEKNIKARIA (hutsik)

1

F

B

OL

35

16,77

GIZARTE ZERBITZUEN ALORRA

0510A03401

ALORREKO ZUZENDARIA

1

BB

A (&)

IL

55

25

3,72

1714D05702

GARBIKETAKO ENPLEGATUA (hutsik)

1

F

D

OL

7,68

4

15

GIZARTE ONGIZATEA, ETXEGABEEN ATERPETXEA ETA EMAKUMEA ETA BERDINTASUNA

1614B10601

GIZARTE ZERBITZUETAKO TEKNIKARI KOORDINATZAILEA (hutsik)

1

F

B

ML

35

31,77

(&) Maila eta ordainsari osagarriak, soil-soilik haien zenbatekoa zehazteko.

ARAU OSAGARRIAK UDALAREN PLANTILLA ORGANIKOA GAUZATZEKO

1. Alorreko zuzendaritzak: Alorreko zuzendari lanpostua zuzendaritzako lanpostua da. Alkatetzak libreki izendatu eta kenduko ditu lanpostu horretan dedikazio esklusiboan ariko diren behin-behineko langileak.

2. Informazio Batzordeetako idazkariak: alkateak lan hori egiteko izendatzen dituen langileei lanpostuko osagarria emanen zaie (%5), Udaleko idazkariak eskuordetutako eginkizunak betetzeagatik; horiek modu jarraituan egin beharko dituzte, izendapenak iraun bitartean. Lanaldi luzapenagatik ere %5 emanen zaie, ohiko lanaldian egin ezin diren lanak burutzeko. Modu berean, ahalmena ematen zaio alkateari, hala egin dezan aipatu organoetan antzeko eginkizunak betetzen diharduten langileekin. Gainera, eginkizun horiek betetzen dituzten administrariak (C maila) goragoko azpimaila bati atxikiko zaizkio.

3. Lanpostuen balorazioaren ondoriozko doikuntzak: lanpostuak baloratzeko onetsi diren irizpideak betetzeko (2009. urteko plantilla organikoan hasi zen), mantendu egiten dira aurreko plantilletan onetsitako aurreikuspenak honako hauei dagokienez: osagarri iragankor pertsonala, goragoko kategoriarekin parekatzeko osagarria balorazioko azterlan-txostenean horrela identifikatutako lanpostuei aplikatzea, eta aginte lanaren erantzukizuneko osagarria plantillan agertzea.

4. Denbora aldi batean bi txandatan lan egiten duten langileek ordainsari osagarriak jasoko dituzte denbora aldi horretan, hau da, bi txandatan modu jarraituan aritzen direnek kontzeptu horrengatik kobratzen dutenaren parekoa.

Modu berean, ohiko atxikipeneko lanpostuan baino lanaldi-luzapeneko osagarri handiagoa duten lanpostuetan ari diren langileek behar den gorakada izanen dute denbora horretan.

5. Guardia lokalizatuak (arauketa hori behin-behinekoa izanen da, harik eta Tuterako Udalaren eta haren meneko entitateen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruzko akordio baten bidez arautu arte. Gainera, horren baldintzak alda litezke, lanaldia luzatzearen eta aparteko orduen analisiaren emaitzaren arabera; oraingoz Batzorde Paritarioaren erabakiaren eta horren osoko bilkuraren onespenaren zain dago).

a) Udalaren Ur Batzordea: guardia lokalizatuak konpentsatzeko 61,19 euro ordainduko dira eguneko, guardian egiazki egiten den egun bakoitzeko. Guardia lokalizatuaren zerbitzua egiteko baldintzak izanen dira Ur Batzordeak horretarako hartzen duen erabakian daudenak; berdinak izanen dira zerbitzu hau egiten duten langile guztiendako.

b) Beste udal zerbitzu batzuk: udal langileek guardia lokalizatuak egiteko beharrik balego, guardia lokalizatuaren zerbitzua egiteko baldintzak adostuko dira Alorreko Zuzendaritzaren edo dagokion teknikari koordinatzailearen eta langileen ordezkarien artean, atal honetan azaldutakoa erreferentzia hartuta, eta baita zerbitzu bakoitzaren baldintza eta berezitasunak ere.

6. Lanaldiaren luzapena. Ohiko lanaldia luzatzeko orduen tarteak, lansari osagarri honen ehuneko bakoitzaren esleipenaren arabera, honako hauek dira:

–%5: 20-50 ordu urtean.

–%7: 50-75 ordu urtean.

–%10: 75-110 ordu urtean.

Zenbait inguruabarrengatik, baldin eta kasuan kasuko Alorreko edo Zerbitzuko Zuzendaritzak aurretiaz badaki, ohiko lanalditik kanpo egiten diren orduek luzapeneko gehieneko muga gainditzen badute, soberako orduak aparteko orduekin konpentsatuko dira, eta aztertuko da ea egoera horrek esan nahi duen aplikatutako osagarria igo behar dela. Alor eta Zerbitzuetako Zuzendaritzek edo arduradunek, bai eta osagarri hori esleitua duten lanpostuetako langileek ere, lanaldi luzapenaren erabilera kontrolatu beharko dute, erabilera unea, arrazoia eta erabilitako orduak erregistratuz.

(Oharra: ohar osagarri hau alda liteke, baldin eta Batzorde Paritarioan orain egiten ari diren analisia dela eta, lanaldia luzatzearen kudeaketa arautzeko akordioa lortuko balitz).

7. Oraindik ez dira erregelamendu bidez zehaztu Udaltzaingorako bigarren jarduerako zerbitzuak egiteko inguruabar eta baldintzak, bai eta egoera horretara pasatzea ekar dezaketen osasun ezintasunen gradua ere, nahiz eta Udaltzaingoan bertan hainbat destino betetzen ari diren arrazoi hori dela eta; hori Udal honen zerbitzura ari diren langile funtzionario eta lan-kontratudun finkoen izenen zerrendan adierazia dago.

Iragarkiaren kodea: L1709477