2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOBEITI
Deialdia, Udalaren zerbitzu anitzetako langile enplegatuen arduraduna izateko lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Eman gabe uztea
350 zenbakiko Ebazpenaren bidez onetsi zen, 2017ko ekainaren 2an, Berriobeitiko Udalaren zerbitzu anitzetako langile enplegatuen arduraduna izateko lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia, eta 2017ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 26an. Deialdiaren 4. oinarriko 4.4 atalean ezarritakoaren arabera, jarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Berriobeitiko Udalaren alkateak lehiaketa bete gabe gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Aipatu ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Aurreikuspen horrekin bat etorriz eta eskabiderik aurkeztu ez denez zerbitzu anitzetako langile enplegatuen arduraduna izateko lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian aurreikusitako epea amaituta, bidezkoa da eman gabe uztea aipatutako deialdia. Horrenbestez, Alkatetza honek,
EBATZI DU:
Lehena.–Eman gabe uztea Berriobeitiko Udalaren zerbitzu anitzetako langile enplegatuen arduraduna izateko lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia, Alkatetzaren ekainaren 2ko Ebazpenaren bidez deituta.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin xedatzea.
Berriobeitin, 2017ko abuztuaren 9an.–Alkate udalburua, Juan M.ª Albizu Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1709514