165. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALLO

Deialdia, zerrenda bat osatzeko, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat hautaproben bitartez eta aldi baterako kontratazio bidez betetzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren

Alkatetzak ekainaren 1ean hartutako 60/2017 Ebazpenaren bidez onetsi ziren izangaien zerrenda bat osatzeko deialdiaren oinarriak, jarraian argitaratzen direnak, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat hautaproben bitartez eta aldi baterako kontratazioaren bidez betetzeko, Alloko Udalean sortzen diren beharrei erantzun beharrez.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Allon, 2017ko martxoaren 28an.–Alkatea, Javier Ignacio Munárriz Marturet.

OINARRIAK

Lehena.–Arau orokorrak.

1.–Deialdia egiten da zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko, Alloko Udalean sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutearren.

1.1. Kontratatuak Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko D mailan sartuko dira eta aipatu maila horri dagozkion oinarrizko lansariak eta, behar izanez gero, Udalaren plantilla organikoan esleitzen zaizkion lansari osagarriak jasoko dituzte.

1.2. Lan araubidea lanaldi osokoa edo partziala izaten ahalko da, eta zerbitzuko beharrei egokituko zaie. Araubide hori edozein unetan alda lezake Udalak.

1.3. Lanpostuari dagozkion eginkizunak hauek dira:

Mantentze-lan orokorren eta obren lantaldearen berezko jarduketekin ikusteko duten zerbitzu anitzetako lanak, baita kirol instalazioetako berezko jarduketekin ikusteko dutenak ere, haiek egoki funtziona dezaten begiratu eta haien artatze eta mantentze-lanak eramatea; hona hemen haietako batzuk besteak beste, aipatze hutsez, eta bestelakoak baztertu gabe:

–Udal bulego, instalazio eta biltegietako igeltserotza lanak oro har, eta mantentze-lanetakoak.

–Zerbitzuaren berezko makineriaren, lanabesen eta tresnen maneiatzea, mantentze-lana eta konpontzea.

–Hiri altzariak paratzea eta haiei dagozkien mantentze-lanak egitea: zutoinak, seinaleak, kale-argiak, bankuak, iturriak etab.

–Altzariak eta tresnak lekuz aldatu eta paratzea. Agertokiak, hesiak eta gainerakoak muntatzea eta desmuntatzea, besta eta ekitaldi publikoetan.

–Ibilgailuak gidatzea eta obrako makineria arina eta ertaina maneiatzea (B motako gidabaimena arte, hori barne).

–Kontrol analitikoak egitea, bai urenak bai instalazioetako berezko hezeguneenak, eta haien jarraipenaz arduratzea.

–Udalaren azpiegitura eta egoitzetan mantentze eta konpontze lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza, soldadura, zurgintza, mekanika, garbiketa, zangak ireki eta ixtea.

–Eskatzen zaizkien hobekuntzako instalazio berriak eta jarduketak egitea, betiere beren mailakoak badira, eta lanean erabiltzen diren ibilgailuetako artatze eta mantentze-lan oinarrizkoa egitea.

–Udaleko beste zerbitzu batzuei laguntzea, hala eskatzen zaionean, eta kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean.

Halaber, zerbitzu anitzetako lanpostuaren eginkizun izanen dira honako eginkizun orokorrak:

–Segurtasun eta higiene arauak betetzea, lan bakoitzean erabiltzen diren babes ekipo egokiak behar bezala baliatuta.

–Udalaren azpiegitura, egoitza eta ekipamenduetan ikusten diren akats, matxura eta hausturen berri ematea arduradunari aldiro eta garaiz, eta zerbitzuen hobekuntza bultzatzea eta hartan laguntzea eta, hartara, hobekuntzarako lagungarri izan daitezkeen ekintza eta aldaketak proposatzea.

–Bere lanerako ezarritako arau, prozedura eta zehaztapen guztiak ezagutu eta aplikatzea.

–Kasuren batean behar izanez gero, egoerari egokitzea, bere lanorduekin malgutasunez jokatuz, ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak betetzeko.

–Udalaren ordenantzak betetzen ote diren kontrolatu eta begiratzea, eta hirigintza eta ingurumen gaietan ikuskatzea, lizentzia eta obrei, eremu publikoaren okupazioari, isurketei eta abarri buruzko araudia jaso eta betetzen ote den begiratuta.

–Bide eta eremu publikoak egoera onean ote dauden begiratzea, baita udal eraikinak ere, eta haien mantentze-lan eta/edo hobekuntzarako proposamenak egitea.

–Laguntza administratiboko oinarrizko lanak eta udal mugapean agiriak banatzea eta bandoak zabaltzea, baita Udalak manatzen dizkion guztiak, betiere lanpostukoak badira.

–Edozein eratako udal zerbitzuak ematea, eta hala Alkatetzak nola organo delegatuek haren esku uzten duten beste edozein zeregin; betiere, bere eskumen, maila eta kategoriaren barrenean.

Bigarrena.–Betebeharrak.

2.1. Parte hartu nahi dutenek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baldin haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, DBHko Graduatuaren titulua, Eskola Graduatuen titulua, Erdi Mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokide bat izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) B motako gidabaimena.

Espainiako nazionalitatea ez izanik parte hartu nahi dutenek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.

2.2. Oinarri honen 2.1.c) eta f) ataletan eskatzen diren titulazio betebeharrak agiri bidez frogatu beharko dira, deialdi honen 10.7 atalean ezarritakoarekin bat.

2.3. Oinarri honetako betekizun guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira (salbu 2.1.f) atalean adierazitakoa; hori kontratazio egunerako bete beharko da), baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Alloko Udaleko Erregistro Orokorrean (Foruen plaza, 7, 1.a) aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun naturaleko epean, azken eguneko 13:00ak arte, edo, bestela, 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako gainerako bideak ere erabil daitezke eskabideak aurkezteko. Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik.

39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritakoaren babesean eskaerak Alloko Udaleko Erregistro Orokorrean ez, beste batean aurkezten direnean, eskatzaileak eskabidearen kopia eta sartzeko baldintzak betetzen dituela frogatzen duten agiriak, zigilua eta erregistroko sarrera-data dituztela, info@villadeallo.org helbide elektronikora igorri beharko ditu, betiere aurkezteko epearen barruan. Nahitaezkoa eta saihestezina izanen da aipatu agiriak posta elektronikoz igortzea, hautapen prozeduraren tramitazioak aurrera egin dezan, baina ez du erabateko baliorik izanen Alloko Udalean jatorrizko ereduaren araberako eskabidea aurkezten ez den bitartean.

Igorpen prozedura hori bete ezean, izangaia hautapen prozeduratik kanporatua izanen da, baldin eta erregistratutako eskabidea izangai onartu eta baztertuen hasierako zerrendaren argitalpenaren ondotik iristen bada.

3.2. Eskabideak II. eranskinean argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio. Horiek Udaleko bulego orokorretan eskura daitezke, baita Interneten ere, www.villadeallo.org helbidean. Eskabideetan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.

3.3. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren kopia aurkeztu beharko dute eskabideekin batera.

Kontratua egiteko deitzen zaien pertsonek soilik aurkeztu behar dute eskatzen diren titulazio baldintzak eta deialdian eskatzen diren bestelakoak betetzen dituztela frogatzeko dokumentazioa.

3.4. Izangaiek, eskabideekin batera, merezimendu horiek egiaztatzeko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte, 6.2 oinarrian ezarritako merezimenduak lehiaketa fasean baloratuak izan daitezen. Agiri horiek jatorrizko ziurtagiriak, kopia kautotuak edo fotokopia konpultsatuak izan beharko dute.

3.5. Desgaitasun aitorturen bat duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, egoera horren frogagiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, azterketak egiteko denboraren edo baliabideen egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte. Kasu horretan, eskabidean behar den tokian adierazi beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean, nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

3.6. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Laugarrena.–Izangaien onarpena.

4.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Alloko Udaleko alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta aginduko du Alloko Udaleko iragarki oholean eta Udalaren web-orrian (www.villadeallo.org) argitara dadila. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko dira onartuen behin betiko zerrendak.

Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko 5 egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, okerrik egin baldin badute, horiek zuzendu.

4.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondotik, alkateak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du www.villadeallo.org Udalaren webgunean eta iragarki oholean bakarrik argitaratzeko. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

4.3. Onartuen zerrendan agertzea ez da aski deialdian eskatutako betebeharrak betetzen direla aitortzeko. Izangaiek aurkeztutako dokumentazioa edo Udalak bere eskuetan daukana aztertuta, eskatutako baldintzetako bat betetzen ez dutela ohartuz gero, interesdunek deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

4.4. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, 39/2015 Legearen 45.1 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Bosgarrena.–Oposizio-lehiaketaren garapena.

5.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara. Oposizioaldiko proba guztiak gainditzen dituztenei baloratuko zaie lehiaketa. Hau da, merezimenduak eskabidearekin batera aurkeztu behar dira, baina oposizioaldiko proba guztiak gainditzen badira baloratuko dira, bestela ez.

5.2. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du Alloko Udaleko iragarki oholean eta web orrian azterketa gainditzen duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, baita hurrengo ariketaren eguna, tokia eta ordua ere, gutxienez hogeita lau ordu lehenagotik.

5.3. Probetarako dei bakarra eginen da. Parte-hartzaileek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertuta geldituko dira.

Seigarrena.–Lehiaketaldia.

6.1. Oposizioaldiko probak gainditu dituzten izangaiek alegatutako merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, 6.2 oinarriko merezimenduen baremoari jarraikiz. Izangaiek merezimendu guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko.

6.2. Merezimenduak. Gehieneko puntuazioa 10 puntukoa izanen da.

–Ikasketa tituluak:

Erdi mailako Lanbide Heziketa: 4 puntu.

Goi mailako Lanbide Heziketa: 8 puntu.

–Titulu hau izateagatik:

Laneko Arriskuen Prebentzioaren titulua, oinarrizko mailakoa (edo goi mailakoa): 2 puntu.

Titulurik altuenari dagokion puntuazioa emanen da.

6.3. Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu epaimahaiak, edozein unetan.

Zazpigarrena.–Probak.

Hautapen prozesua bi proben bidez eginen da. Bata teorikoa izanen da, eta bestea praktikoa, eta biak ere baztergarriak izanen dira.

7.1. Proba teorikoa.

Proba teorikoa, deialdi honen I. eranskineko gai zerrendako gaiei buruzko galderak erantzun beharko dira, idatziz, gehienez ere ordubetez. Galdera bakoitzak hiru erantzun izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da zuzena.

Parte honetan 40 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez, eta erantzun oker bakoitzeko 0,50 puntu kenduko da.

Bigarren probarako deia eginen zaie lehenbiziko proban puntuaziorik handiena lortu duten 20 pertsonei.

20. izangaiak eta hurrengoek nota bera badute, horiek guztiek egiten ahalko dute bigarren proba.

Proba hauek egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik edo bestelako materialik ere, bolaluma (urdina edo beltza) edo arkatza ez bada.

7.2. Proba praktikoa.

Proba praktikoa: I. eranskineko gaiekin lotuta, proba praktiko bat edo batzuk egin beharko dira.

Epaimahaiak zehaztuko du ariketa horretako probak egun bakarrean edo gehiagotan eginen diren, bai eta zenbat denbora iraunen duten ere, betiere haien edukiaren arabera.

Ariketa honetan gehienez ere 50 puntu lortzen ahal dira, eta ariketa bakoitzaren balorazio proportzionala eginen da, alegia, 50 puntu horien eta egin beharreko proba kopuruaren zatidura izanen da. Proba gainditzeko, 20 puntu lortu behar da gutxienez, proba praktiko guztiak kontuan harturik.

7.3. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak jarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

Zortzigarrena.–Epaimahaia.

8.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Susana Castanera Gómez, Alloko Udaleko alkatea.

Ordezko epaimahaiburua: M.ª Begoña Fernández Alonso, Alloko Udaleko lehen alkateordea.

Epaimahaikidea: Pablo Ruiz de Larramendi De Carlos, SMSA enpresako industria ingeniaria.

Ordezko epaimahaikidea: Javier Zúñiga Lacruz. SMSA enpresako industria ingeniaria.

Epaimahaikidea: Alberto Gárriz Munilla, San Adriango Udaleko obra arduraduna.

Ordezko epaimahaikidea: Manuel Ballester Sigüenza, San Adriango Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua.

Epaimahaikidea: José Antonio Moreno Villar, Andosillako Udaleko obra arduraduna.

Ordezko epaimahaikidea: Luis Enrique Álvarez Rodríguez, Andosillako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua.

Epaimahaikide idazkaria: Naiara García Mir, Alloko Udaleko idazkaria.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Pablo M.ª Echeverría Ajona, Arroizko Udaleko idazkaria.

8.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen direnean.

Halaber, zilegi da epaimahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, epaimahaikideek beraiek uko egiteko edo haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, aditzera emanen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

8.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

8.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdietako oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.

8.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistak hartzen ahalko ditu probarako, eta horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

Bederatzigarrena.–Emaitzak.

9.1. Oposizioaldiko ariketak baloratu ondoren, eskabidearekin batera aurkeztutako merezimenduak baloratuko dira. Behin-behineko emaitzak Allo Udaleko web orrian eta iragarki oholean argitaratuko dira, eta 5 egun balioduneko epea irekiko da erreklamazioak aurkezteko.

Parte-hartzaileen artean berdinketarik gertatuz gero, epaimahaiak ebatziko du, kontuan izanik bigarren probako (praktikoa) lehenbiziko zatian zein den puntuaziorik handiena. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdindutako izangai guztien artean, bat ausaz hautatuko da. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoaren arabera deseginen dira, zozketa horretan hautatzen den izangaiaren abizenak eta izena abiapuntu harturik. Zozketaren emaitzak web orrian (deialdiaren aipuan) eta Alloko Udaleko iragarki-oholean argitaratuko dira.

9.2. Behin proben kalifikazioa eta alegazioen epea bukaturik, epaimahaiak Alloko Udalaren iragarki oholean eta webgunean (www.villadeallo.org) jarriko du probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, guztira lortzen duten puntuazioaren ordenaren arabera.

Proba teorikoa (7.1 oinarriaren arabera) eta proba praktikoa (20 puntu gutxienez) gainditzen dituztenak sartuko dira aldi baterako kontratazioko izangaien zerrendetan.

9.3. Gainditu dutenen zerrenda, puntuazio hurrenkeraren araberakoa, Alkatetzari bidaliko zaio eta, horrekin batera, hautapen prozesuaren espediente osoa, onespena eman dadin.

Hamargarrena.–Aldi baterako kontrataziorako dei egitea.

10.1. Gainditu duten izangaiei Alloko Udalean gertatzen diren beharren arabera eginen zaie dei, deialdi honetan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.

10.2. Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen eman beharko dute (harremanetarako beste telefono batzuk ere eman ditzakete), baita helbide elektroniko bat ere. Informazio hori etengabe eguneratua eduki behar dute.

10.3. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren edo beste entitate publiko edo pribatu baten diru-laguntza jasotzen duten kontratazioetan, izangaiek diru-laguntzaren deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte deia jasotzeko. Baldintzak betetzen ez dituzten langileek ez dute lanerako deia jasoko, baina zerrendan duten tokia mantenduko dute hurrengo kontratazioetarako.

10.4. Lanpostu baterako aldi baterako kontratazioa egin behar denean, une horretan zerrendako lehenbiziko lekuan dagoen izangaiari deituko zaio. Izangai bakoitza lokalizatzeko bi saiakera eginen dira telefonoz bi lanegun jarraituetan, eta dei horren frogak utziko dira, alegia, eguna, ordua eta inguruabarrak. Telefonozko harremana izateko lehenbiziko saiakerarekin batera, posta elektroniko bat bidaliko da izangaiak emandako helbide elektronikora. Mezu elektroniko hori bidaltzen denetik egun bateko epean erantzunik lortzen ez bada, eta telefonoz hitz egiterik ere ez bada, zerrendako hurrengoari deituko zaio.

Izangai batekin harremanetan jarri, eta kontrataziorako eskaintza bat eginik, izangaiak uko egiten badio, zerrendako azkeneko postura igaroko da, salbu frogatzen badu arrazoi justifikatuengatik uko egiteko kasu batean dagoela, 10.5 atalean xedatutakoarekin bat.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan duen lehentasunari eutsiko dio eta zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.

Izendapena eginda, eskaera egin duen toki entitateak aldi baterako kontratatuko du proposaturiko izangaia.

Deia eginda kontratu bat onartzen dutenei ez zaie zerrenda bereko beste lanposturik eskainiko kontratua indarrean den bitartean.

10.5. Honako hauek onartuko dira eskainitako lanpostua kontratatzeari uko egiteko arrazoi justifikatu gisa eta, beraz, ez dute izangaiaren lehentasun ordena aldatuko aldi baterako kontratazioko izangaien zerrendetan:

a) Aldi baterako ezintasuna.

b) Amatasun edo aitatasun baimena.

c) Hiru urtez azpiko haurra zaintzea edo hiru urtez azpiko adingabea harrera iraunkorrean edo adoptatua izatea.

d) Zaindu behar badu bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, adina, istripua edo eritasuna dela-kausa bere burua ezin gobernatu duena.

e) Norberaren ezkontza edo Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera parekatutako egoera, baldin eskainitako kontratazio administratiboaren hasiera eguna hura eratu ondoko edo aurreko hamabost egun naturalean bada.

f) Kontratazioren bat indarrean izatea, administrazio araubidekoa edo lanekoa izan.

g) Desgaitasunen bat behar bezala onartua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak bateraezinak izatea eskaintzen zaion lanpostuaren ezaugarri bereziekin.

Aipatu egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izanen dute, errefusatu duten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, agiri bidez eta fede emanez justifikatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

Kontratazio eskaintzari uko egiteko arrazoi justifikatua frogatzen duen dokumentazioa epe barrenean aurkezten ez bada, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

Uko egiteko arrazoi justifikatua dagoenean, idatziz adierazi beharko dute noiz dauden berriz lanerako prest, uko egitea ekarri zuen egoera bukatzen den egunetik hasita. Jakinarazpen hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

10.6. Deia eragiten duen zerrendatik baztertuko dira ondoko egoera hauetako batean dauden izangaiak:

a) Kontratazio eskaintza onartuta dela, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoiagatik.

b) Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu horren arrazoia baldin bada beste kontratu bat sinatu dela beste entitate publiko edo pribatu batekin. Agiri bidez eta modu fede-emailean frogatu beharko da hori, ukoaren formalizaziotik 7 egun naturaleko epean. Kasu honetan, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

c) Lanpostua bertan behera uztea.

d) Probaldia ez gainditzea, kontratuan aurreikusi den kasuetan.

e) Urtebeteko epean izangaiarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izatea, hark emandako telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez kontratatzeko deiak behin eta berriz eginda ere.

10.7. Deia jasotzen duten izangaiek aurkeztu beharko dute deialdian eskatutako titulua eta B motako gidabaimena dituztela frogatzeko agiriak, honako hauek fotokopia konpultsatua aurkeztuz, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean: DBHko graduatuaren titulua, Eskola graduatuen titulua, erdi mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokide bat izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Gidabaimenaren kasuan, kontratuaren eguna izanen da aurkezteko epea.

10.8. Eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak hautapen prozesutik baztertuko dira, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

10.9. Oinarri hauetan arautzen ez den orotan, abenduaren 31ko 814/2010 Foru Agindua aplikatuko da. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan aldi baterako kontratazioaren bidez aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak ezarri ziren.

Hamaikagarrena.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko dagokion salari edo epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritu nahi den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epearen barnean.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen erakundean berean, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

1. gaia.–Aritmetikako eta geometriako oinarrizko erregelak.

2. gaia.–Idazketako eta ortografiako oinarrizko arauak.

3. gaia.–Laneko segurtasun eta higienearen gaineko arauen eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauen oinarrizko ezagutzak.

4. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze makineriaren oinarrizko maneiuarena.

5. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Erremintak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Enkofratuak eta murruak zutitzea.

6. gaia.–Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak eta diferentzialak.

7. gaia.–Oinarrizko argi-zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.

8. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen mantentze-lanak: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuituak airez betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai bereziak.

9. gaia.–Igerilekuetako mantentze lanak. Ur ponpaketaren, iragazkien eta gai zuzentzaileen dosifikatzaileen ezagutza.

10. gaia.–Eskema elektrikoen eta iturgintzaren ezagutza.

11. gaia.–Alloko udalerria: kaleen eta auzoen izenak, bai eta mendiena, alderdiena, ibaiena eta etxolena ere; udaleko araudia; etab.

II. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1706941