165. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Datuen babesari buruzko araudiaren aplikazioa

Erabakia, Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrarena, 2017ko ekainaren 27koa.

Servicios de la Ribera Alta de Navarra SA enpresa Mankomunitateak sortu zuen 1996an, zerbitzuak emateko enpresa laguntzaile gisa. 2016Ko urtarrilaren 1ean, enpresa horrek bertan behera utzi zuen bere jarduera eta bere zerbitzura ari ziren langileak Mankomunitatearen beraren langile izatera igaro dira.

Horregatik, bidezkoa da Ribera Alta de Navarra SA enpresaren langileen fitxategia deuseztatzea.

Bestalde, Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateak kontaktuen datuekin fitxategia sortzeko asmoa du, interesdunekin komunikatzeko, batez ere posta elektronikoz; horrekin batera, interesdunen eskura web-orria jartzeko asmoa ere badu, horren bidez eskaerei erantzuteko, izapideak egiteko eta erabiltzaileei Mankomunitatearen jardueren berri emateko.

Mankomunitatearen instalazioak ikustera joaten dira elkarteetatik nahiz ikastetxeetatik; horren ondorioz, erabaki da ikus-entzunezko fitxategi bat ere sortzea, bisitetan hartutako irudiak/bideoak erregistratzeko.

Era berean, segurtasun juridiko handiagoa bermatzeko, telefono bidezko deiak grabatzeko sistema bat jartzea erabaki da, telefono bidez egiten diren hainbat izapidetarako froga lortzeko, erabiltzaileek ez dezaten izan Mankomunitateko bulegoetaraino etortzeko beharrik.

Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Horrenbestez, ondoko jarduketak egitea erabaki da:

Lehena.–Ondoko ezaugarriak dituzten fitxategiak sortzea:

Kontaktuak.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: administrazio lanak eta komunikazioa ahalbidetzea Mankomunitatearekin harremana duten erabiltzaile eta beste pertsonekin.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesduna bera.

–Norbanako edo talde ukituak: Mankomunitatearen kontaktuak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbide elektronikoa, telefonoa.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Webguneko datuak.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: web-orriaren bidez jasotako eskaerei erantzutea, informazio aldizkarian izena ematea, Herritarren karpetaren bidez izapideak egitea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesduna bera.

–Pertsona edo talde ukituak: Mankomunitatera web-orriaren eta Herritarren karpetaren bidez jotzen duten pertsonak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbide elektronikoa, telefonoa,IFZ.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Ikus-entzunezkoak.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: ikus-entzunezko artxiboa sortu eta mantentzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunak emanen ditu, grabazioen bidez.

–Pertsona edo talde ukituak: ikasleak eta irakasleak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: irudia, ahotsa.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

–Datuen komunikazioa: komunikabideak, Mankomunitatearen webgunea, sare sozialak, liburuxka eta memorien argitalpenak, edozein kasutan ere titularren baimenarekin.

–Organo arduraduna: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Deiak.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: deiak grabatzea ahalbidetzea, telefono bidezko izapideetan segurtasun juridikoa bermatzeko, frogabidea eta baita zerbitzuak egokiago ematea bermatzea ere, telefono bidezko arretari dagokion informazio zerbitzuari segurtasun, konfiantza eta kalitate handiagoa emanda.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: Mankomunitatearekin telefono bidezko harremana duen interesdunak berak.

–Pertsona edo talde ukituak: Mankomunitateko bulegoetara deitzen duten pertsonak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: ahotsa, telefonoa.
  • Bestelako datuak: data eta ordua.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

–Datuen komunikazioa: ez da aurreikusi horrelakorik.

–Organo arduraduna: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bigarrena.–Servicios de la Ribera Alta de Navarra SA enpresako langileen fitxategia deuseztatzea (2091100299 kodea du). Fitxategi honetako datu pertsonalak Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen langileen fitxategiaren parte izanen dira hemendik aurrera.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea, batetik, honako datuen fitxategiak sortzea: webgunekoa, kontaktuena, ikus-entzunezkoena eta deiena; eta bestetik, Servicios de la Ribera Alta de Navarra SA enpresako langileen fitxategia deuseztatzea.

Azkoienen, 2017ko uztailaren 4an.–Mankomunitateko burua, Carlos de Miguel Altimasveres.

Iragarkiaren kodea: L1708370