165. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Alkatetza ordeztea

Ultzamako Udaleko alkateak, 2017ko abuztuaren 7an, 165/2017 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa: “Gaia: Alkatetzaren eskumen guztiak Martín Picabea Aguirre bigarren alkateordearen esku uztea 2017ko abuztuaren 19tik 26ra, biak barne”.

–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez ezarria.

–Ikusirik Udaleko alkate M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea kanpoan izanen dela aurtengo abuztuaren 19tik 26ra, oporrak direla-eta.

–Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (AFE) arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluaren edukia, aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikulu horrek, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. idatz-zatietara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetza hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formaltasunak,

EBATZI DU:

Lehenbizikoa.–Legeak udal honetako Alkatetzari esleitzen dizkion eskumen guztiak Martín Picabea Aguirre bigarren alkateordearen esku uztea, 2017ko abuztuaren 19tik 26ra, biak barne.

Bigarrena.–Jakinaraztea Ultzamako Udaleko bigarren alkateorde Martín Picabea Aguirreri eskudantziak bere esku utziko direla ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2017 Legearen 9. artikuluko 3. idatz-zatiak aurreikusten dituen baldintzetan.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalbatzari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuaren arabera.

Larraintzarren (Ultzama), 2017ko abuztuaren 7an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1709568