165. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Aldaketa, Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 39., 40. eta 41. artikuluetan. Hasierako onespena

Udalak, 2017ko abuztuaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 39., 40. eta 41. artikuluetan, herritarren parte-hartzekoan jarritako proposamenak aipatu arauentzako ezartzen duenaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan ikusgai, ezarritako epean kontsultatu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, proposamena behin betikoa bilakatuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ukarren, 2017ko abuztuaren 10ean.–Alkate udalburua, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L1709566