2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
U-3 sektorea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena
Azkoiengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2017ko abuztuaren 10ean, erabaki zuen hasiera batean onestea Azkoiengo U-3 sektorea urbanizatzeko proiektua, sektoreko konpentsazio batzordeak aurkeztua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Azkoienen, 2017ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L1709602