165. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emandako 54/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, “Arte Gaztearen 2017ko Topaketak” programaren oinarriak onetsi dira.

Lehena.–Onuradunak: 18 eta 30 urte bitarteko artista nafarrak.

Bigarrena.–Xedea: deialdi honen xedea “Arte Gaztearen 2017ko Topaketak” programaren deialdia arautzea da, honako modalitate hauetan: arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak eta musika.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 359941.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan daude argitaratuta: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/7106/Encuentros-de-Arte-Joven-2017

Laugarrena.–Zenbatekoa: 3 sari 3 modalitateetako bakoitzean (2.500, 1.500 eta 1.000 euro).

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 2017ko urriaren 15era bitartean.

Iruñean, 2017ko abuztuaren 10ean.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1709916