165. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plan berezia, Mendigorria karrikako 1ean eta 3an igogailua jartzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko abuztuaren 3an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 03-AGO-17 (7/CV).

“Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoa, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2017ko ekainaren 22ko eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2017ko uztailaren 3ko txostenari jarraikiz, honako hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Mendigorria karrikako 1ean eta 3an igogailuak jartzeko plan berezia, José María Prada Velázquezek sustatua, Mendigorria karrikako 1eko jabekideen erkidegoaren izenean.

2. Dokumentua behin betiko onesteko, sustatzaileak testu bategina aurkeztu beharko du, Z-9 eremuko eta S-1 sektoreko fitxa aldatuak sartu gabe. Gainera, lorategi eta espaloiek, muturretan, ideia bateratu eta koherentea izan behar dute. Orobat, memoriak zehaztasunez erantzun behar dio araudiaren arabera proposatutako konponbideari. ‘6. Lurraren jabari eta proposatutako erabilera’ atalean adieraziko da lagapena plan berezian xedatutakoa betetzeko izanen dela. Azkenik, arauetan honako hau ezarri beharko da: ‘lehenengo jarduketaren ondotik egingo direnak, hartan egindako konponbide formal berberari erantzunen diete, neurriei, kanpoko itxurari, testurari, materialei eta akaberari dagokienez’.

3. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.”

Iruñean, 2017ko abuztuaren 11n.–Jarduneko alkatea, Aritz Romeo Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1709587