2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketa 2017ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko abuztuaren 8an egin osoko bilkuran, eta legezko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Noain Elortzibarko Udalaren 2017ko plantilla organikoan.
Aipatu espedientea interesdunen eskura dago, aztertzeko eta bidezko alegazioak egiteko aukera izan dezaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Noain Elortzibarren, 2017ko abuztuaren 9an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.
Iragarkiaren kodea: L1709593