165. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jabari publikotik desafektazioa, kalifikazio juridikoa aldatuta, Noaingo Jacako errepideko 4an dagoen eraikinarena (2. poligonoa, 112. lurzatia, 2. eremua, 2. hiri unitatea). Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko abuztuaren 8an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen honako ondasun hau jabari publikotik desafektatzea, haren kalifikazio juridikoa aldatuta: Noaingo Jacako errepideko 4. zenbakian kokatuta dagoen eraikina, Noaingo Errege kaleko 62 A-tik sarrera duena (Noain Elortzibarko 2. hiri unitatea, 2. eremua, 2. poligonoko 112. lurzatia), Udalaren titulartasunekoa; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuan ezarritakoan oinarrituz. Xedea da ondasun horiek jabari publikokoak edo erabilera publikokoak izatetik Noain Elortzibarko Udalaren ondareko ondasun izatera pasatzea.

Urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta, hala bada, alegazioak aurkez daitezen.

Noain Elortzibarren, 2017ko abuztuaren 9an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1709591