165. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Laburpena, Osoko Bilkurak 2017ko ekainaren 20an hartutako erabakiarena. Haren bidez onesten da Mendabian haurrak jaio edo adoptatzeagatik udal laguntza ekonomikoa emateko deialdia

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 359788.

Xedea: Mendabian haurrak jaio edo adoptatzeagatik gastuak partez finantzatzeko diru-laguntzak ematea, espedientean dauden oinarri arauemaileetako xedapenei jarraikiz.

2017ko aurrekontuan laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 8.100 euro, “Familiendako diru-laguntzak jaiotzagatik” izeneko 1 23180 4800002 aurrekontuko partidaren kargura.

Laguntzak eskatzeko epea: Bi hilabete haurra jaiotzen denetik edo, adopzioaren kasuan, Familia liburuan izena ematen denetik.

Onuradunak: Ikusi oinarri arauemaileak. Bi gurasoetako bat, behintzat, jaiotza edo adopzioa gertatu aurretik gutxienez urtebetez jarraian Mendabian erroldaturik egon beharko da.

Oinarri arauemaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean, Gardentasunaren atarian.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiko oinarrietan zehazten dena. Horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Mendabiako Udalaren bulegoetan.

Halaber, eskaera telematika bidez aurkezten ahalko da, Mendabiako Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean. Erregistro hori Mendabiako Udalaren egoitza elektronikoan dago (www.mendavia.es).

Mendabian, 2017ko abuztuaren 18an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1709912