2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAINTZAR
Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduen gaineko ordenantzan. Hasierako onespena
Kontzejuko Batzarrak, 2017ko abuztuaren 14ko osoko bilkuran, hasiera batean aho batez onetsi zuen Larraintzarko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza hori behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Larraintzarren, 2017ko abuztuaren 16an.–Kontzejuko burua, Jesús Espelosin Larrayoz.
Iragarkiaren kodea: L1709846