165. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

126E/2017 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, akatsak zuzentzen dituena ekainaren 8ko 86E/2017 Ebazpenaren hiru eranskinetan.

Akatsak zuzentzea proposatu da Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 8an emandako 86E/2017 Ebazpenaren hiru eranskinetan. Ebazpen horren bidez, diru-laguntzen deialdia onetsi da, lehentasunez langabeei zuzendutako 2017ko eta 2018ko prestakuntza ekintzak gauzatzeko.

Akatsen zuzenketa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55.2 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezartzen da.

Lehentasunez langabeei zuzendutako 2017ko prestakuntza ekintzak gauzatzeko diru-laguntzen deialdian akats bat dagoela oharturik, bidezkoa da zuzentzea. Horrenbestez, “II. eranskina-2017ko 2. seihilekoa” ataleko Iruñeko 20 zenbakiko ikastaroaren edukia honako hau izanen da:

ZK.

KODEA

MAILA

ESPEZIALITATEA

MF

IZENA

MF

IZENA

ORDUAK

PREZIOA ORDUKO

PREZIOA

20

HOTR0408

2

Sukaldaritza

MF0259–2

Eskaintza gastronomiko errazak eta hornikuntza sistemak

MF0260–2

Elikagaiak aldez aurretik prestatzea eta kontserbatzea

260

6,54

25.506,00

Halaber, “IV. eranskina-2018ko 2. seihilekoa” izeneko dokumentuan, Tuterako 203 eta 206 zenbakiko ikastaroak honela definituta geratuko dira:

ZK.

KODEA

MAILA

ESPEZIALITATEA

MF

IZENA

MF

IZENA

ORDUAK

PREZIOA ORDUKO

PREZIOA

203

ADGD0108

3

Kontabilitate eta administrazio arloko kudeaketa, auditoretzarako

MF0233–2

Ofimatika

190

6,34

18.069,00

206

HOTR0408

2

Sukaldaritza

MF0262

Sukaldaritzako produktuak

170

6,54

16.677,00

Azkenik, “V. eranskina-erreserbako ikastaroak” izenekoa honela geratuko da, jarraian aipatzen diren ikastaroei dagokienez:

ZK.

KODEA

MAILA

ESPEZIALITATEA

MF

IZENA

MF

IZENA

ORDUAK

PREZIOA ORDUKO

PREZIOA

HERRIA

212

ADGD0208

3

Giza baliabideen kudeaketa integratua

MF0237–3

Langileen kudeaketa administratiboa

210

6,34

19.971,00

TAFALLA

213

AFDA0310

3

Igeriketa jarduerak

MF1085–3

Igeriketa jardueretarako metodologia eta instrukzioa

150

6,6

14.850,00

IRUÑA

221

ADGD0208

3

Giza baliabideen kudeaketa integratua

MF0237–3

Langileen kudeaketa administratiboa

210

6,34

19.971,00

TUTERA

233

SSCS0208

2

Mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan

MF1016–2

Erakundeen esparruan esku hartzea antolatzeko laguntza

100

6,4

9.600,00

IRUÑA

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ondotik eman bezala zuzentzea ekainaren 8ko 86E/2017 Ebazpenaren eranskinetan atzemandako akatsak, aurreko koadroetan zehaztu bezala.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko uztailaren 26an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1709067