2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Udalaren kirol instalazioak edota kultur instalazioak erabiltzeko barne araubidearen erregelamendua arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2017ko uztailaren 27an egin bilkuran, xedapen zatian hauxe dioen erabakia hartu zuen:
Lehena: Hasiera batean onestea Oltza Zendeako Udalaren kirol instalazioak edota kultur instalazioak erabiltzeko barne araubidearen erregelamendua arautzen duen ordenantza.
Bigarrena: Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Hirugarrena: Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Oltza Zendean, 2017ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1709243